9 Metis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

9 Metis, asteroide gerrikoan aurkitutako 9. asteroidearen izena da. Asteroide gerrikoko asteroiderik handienetako bat da. Silikatoz eta burdina-nikel metalez osatua dago.

Andrew Grahamek aurkitu zuen 1848ko apirilak 24an Irlandatik eta astronomo honek aurkitu zuen asteroide bakarra izan zen. Bere izena, greziar mitologiako Metis izeneko pertsonaiagatik jasotzen du, mitologia honetan, jakinduria eta pentsamenduaren jainkosa zena.

Bere argi kurbaren datuek, ilargi bat izango lukeela pentsarazi zuten. Baina, ondorengo behaketek, ez zuten halakorik berretsi.

Metis, Hubble espazio teleskopioarekin behatua izan zen 1993an. Posible izan zen asteroidearen forma ez erregularra zehaztea, baina ez zitzaion ilargirik aurkitu.

Metisi, bost izar ezkutaketa behintzat ikusi zaizkio.

Metis, Jupiter planetare ilargi baten izena ere bada.


Aurrekoa
8 Flora
Asteroidea
1848ko apirilak 24an aurkitua
Ondorengoa
10 Higia