10 Higia
10 Higia, asteroide gerrikoko laugarren asteroiderik handiena da, 407 kilometroko diametroarekin, eta gerriko honetan aurkitutako 10.ena. Kolore iluneko bere azalerak, bere tamainari dagokiona baino ahulago ikus ahal izatea eragiten du.
Higia, meteorito kondritoen antzeko material karbonatatu primitibo batez osatua dago.
Higia familiako asteroiderik handiena da.
Annibale de Gasparis astronomo italiarrak aurkitu zuen 1849ko apirilak 12an Napolitik. Astronomo italiar honek aurkitu zuen lehen asteroidea izan zen. M. Capoccik, Napoliko Behatokiko zuzendariak, asteroide hau, Higia deitu zuen, greziar mitologian, Asklepioren alaba zen osasunaren jainkosagatik.
Hubble espazio teleskopioa, Higia asteroidearen forma esferikoa zehazteko gai izan zen.
Egundaino, Higiari, 5 izar ezkutaketa ikusi zaizkio.
| Aurrekoa 9 Metis |
Asteroidea 1849ko apirial 12an aurkitua |
Ondorengoa 11 Partenope |