A. E. van Vogt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezkerretik eskuinera, Harlan Ellison, A. E. van Vogt eta Lydia van Vogt (1981)

Alfred Elton van Vogt (Winnipeg, Manitoba 1912ko apirilaren 26a - Los Angeles, 2000ko urtarrilaren 26a) Kanadan sortu eta Estatu Batuetan bizi izan zen zientzia-fikziozko idazlea izan zen, batzuen ustez XX. mendearen erdialdeko autore konplexu eta ospetsuena. Van Vogtek argitaratu zuen zientzia-fikzioko lehen istorioa, Black Destroyer izenekoa, Charles Darwinen Voyage of the Beagle lanean inspiratuta idatzi zuen.

1939tik 1947ra Astounding Science-Fiction aldizkariko lankide izan zen. Aldizkari horretan argitaratu zuen, hain zuzen ere, Black Destroyer istorioa. Idazlan hori, hainbaten ustez, zientzia-fikzioaren aroaren abiapuntua izan zen. 1950ean, War of Nerves (1950), Discord in Scarlet (1939) eta M33 in Andromeda (1943) istorioekin batera, The Voyage of the Space Beagle eleberria osatu eta argitaratu zuen.

Lehenengo eleberrien artean aipagarriak ditu Slan (1940); Espazioko fauna (1950); eta The Weapon Makers (1951, Arma egileak). The World of Null-A (1948, A-ezaren mundua) lanarekin 1984an Null-A Three lanarekin amaitu zuen zikloa hasi zuen, supergizon mutantea eta jakintza ahalguztiduna nagusi direna. 1950-1963 urte-bitartean idazteari utzi zion. Etenaldi horren ondoren idatzi zituen lanen artean aipatzekoak dira Silkie (1964); The Darkness on Diamondia (1972, Ilunaldia Diamondian); Cosmic Encounter (1979); Computerworld (1983); eta To Conquer Kiber (1985).

Alzheimer gaixotasunak jota hil zen Los Angelesen, 2000ko urtarrilean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: A. E. van Vogt Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Sevagram A.E. van Vogti buruzko webgunea