Abakan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abakan

—  Hiria  —
Cathedral in Abakan.jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala errusieraz: Абакан
khakaseraz: Ағбан
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Siberiakoa
Khakasia
Koordenatuak 53°43′N 91°25′E / 53.717°N 91.417°E / 53.717; 91.417Koordenatuak: 53°43′N 91°25′E / 53.717°N 91.417°E / 53.717; 91.417
Abakan non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Abakan
Eremua 112 km2
Garaiera 245 m
Posta kodea 655000
Biztanleria 165.214 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.475,13 bizt./km²
Sorrera 1675
Ordu-eremua KRAT (UTC+08:00)
http://abakan.ru/

Abakan[1] (errusieraz: Абакан; khakaseraz: Ағбан) Errusiako hego-erdialdean dagoen Khakasiako hiriburua da. 2010ean 165.214 biztanle zituen[2].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abakan Minusinsk sakonunearen erdialdean dago, Abakan ibaiaren eskuineko ertzean, ibai horren eta Jeniseiren bilgunetik gertu[3]. Mongolia, Txina eta Kazakhstango mugak hurbil ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abakango gotorlekua (errusieraz: Абаканский острог) 1675. urtean eraiki zuten; Abakansk izenez ere ezaguna zen. Jeniseiko Gobernazioaren barnean egon zen Errusiar Inperioaren aroan. 1823-1931 bitartean Ust-Abakánskoye izan zuen izena; 1931. urtean eman zioten gaur egungo izena eta hiri-izaera.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1931 1939 1959 1970 1979 1989 2002 2010
7 700 36 652 56 416 90 136 128 311 154 092 165 197 165 214

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat industria-konpainia daude Abakanen; besteak beste hauxe ekoizten dute nagusiki: nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak, elikagaigintza, industria mekaniko, ehungintza eta egurra.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960tik mendebaldeko Siberiako burdinbide linearen abiapuntua da, eta Novokuznetsk, Barnaul, Akmolinsk eta Magnitogorskekin loturik dago. Horrez gain, ibai-portua eta aireportua ditu.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khakasiako Unibertsitate Estatala dago Abakanen. Hiru teatro daude hirian.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abakanek estepako klima hotza du, BSk Köppen klima sailkapenaren arabera. Urtaroen arteko tenperatura aldea oso handia da eta prezipitazio gehienak udan izaten dira.

Datu klimatikoak (Abakan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.0 9.0 20.0 27.2 38.0 37.2 39.0 37.0 34.0 24.0 16.1 11.0 39.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −13.9 −9.4 1.1 9.4 18.9 23.3 26.1 23.9 16.7 6.7 -5.6 −13.9 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -18.3 -15.6 -4.4 2.8 11.7 17.2 20.0 17.2 10.6 1.7 -9.4 -17.2 1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −45.0 −40.0 −38.1 −22.2 −10.5 −4.9 4.1 0.5 −8.0 −23.0 −37.5 −42.8 −45.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −22.8 −21.1 −10.0 -3.3 5.0 11.1 13.9 11.1 4.4 -2.8 −12.8 −20.6 −3.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.6 5.8 4.2 11.2 29.1 58.4 67.5 59.1 35.7 17.8 10.2 7.8 314.4
Iturria: climatebase.ru [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abakan Aldatu lotura Wikidatan