Abaroa Jauregia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Abaroa jauregia


Herria Lekeitio, Lea-Artibai
Koordenatuak 43°21′52.5738″N 02°30′17.7726″W / 43.364603833°N 2.504936833°W / 43.364603833; -2.504936833Koordenatuak: 43°21′52.5738″N 02°30′17.7726″W / 43.364603833°N 2.504936833°W / 43.364603833; -2.504936833
Herrialdea  Bizkaia
 EH
Garaia XV. mendea
Abaroa Jauregia non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Abaroa Jauregia
Abaroa Jauregia non dagoen adierazten duen Lekeitio-ko/-go/-eko mapa
Abaroa Jauregia

Abaroa Jauregia, Agustindar Errekoletoen Komentu zaharra, 1891an Lekeition (Bizkaia) eraikitako jauregi dotorea da. Frantziako Bigarren Inperioko eraikina A. Feiner arkitektoak diseinatu zuen Jose Maria Abaroarentzat. Egituratik aipagarriena arbelezko teilatuak, fatxadaren goikaldeko apaindurak, eta eta balkoi korrituak dira.

Jauregiaren barrukaldea bitan banatzen zen, ohikoa zen moduan, batetik alde nagusia, eta bestetik zerbitzarien eremua, horrez gain, eraikin barruan kapera ere kokatzen zen. Abaroa jauregiaren elementu garrantzitsu bat aireztapen-sistema da, XX. mendea izateko nahiko aurreratua. Etxearen inguruan lorategi handi bat eta lan eraikinak zeuden, lorazainaren etxea esaterako.

1940ko hamarkadaz geroztik, jauregia Agustindar Errekoletoen egoitza da, eta bertan dauden erlijiosoek euren beharrizanetara egokitu zuten jatorrizko eraikina. Gaur egun, eraikina hutsik dago, erabilpen berriak ikertzen ari diren bitartean.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.