Ereño
|
Ereño |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Ereño | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Busturialdea |
||
| Alkatea | Juan José Arribalzaga Elordieta (EAJ) | ||
| Herritarra | ereñoarra | ||
| Koordenatuak | - | ||
| Eremua | 10,67 km2 | ||
| Garaiera | 150 m | ||
| Distantzia | 42 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48313 |
||
| Biztanleria | 260 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 24,37 bizt./km² | ||
| www.ereno.org http://www.ereno.org www.ereno.org | |||
Ereño Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen iparraldean eta Busturialde eskualdean kokatua. 2012ko erroldaren arabera herriak 260 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Ereño Busturialdeko eskualdearen ekialdean kokatzen da. Gernikatik Lekeitiora doan BI-2238 errepideak herriaren erdigunea zeharkatzen du. Gernikatik 10 kilometrora eta Lekeitiotik 14 kilometrora dago. Herriak, Ibarrangelurekin eta Earekin egiten du muga iparraldean, Gautegiz-Arteagarekin mendebaldean, Ispasterrekin ekialdean, eta Kortezubirekin eta Nabarnizekin hegoaldean.
Ereño, Ereñozar mendiaren magalean dago, itsasoaren mailatik 150 metrora. Mendiei dagokienez, bi gain dira aipagarri Busturrigain mendia (558 m.) ipar-ekialdean kokatua eta Ereñozarreko San Migel (447 m.) ekialdean. Udalerri nahiko menditsua dela esan daiteke.
Orotara lau auzo daude: Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta eta Gabika. Herriaren erdigunea Elexalde-Zieta da, San Migel elizaren inguruan sorturiko etxe multzoa.
Historia [aldatu]
Bi izan dira Ereñoko elizatearen historiaren ardatza, Santimamiñeko kobazuloa batetik eta harrobiak, bestetik. Ereño "Marmolaren hiriburu" ere deitu izan dute, udalerriko harrobietatik ateratzen zen marmol gorriagatik. Marmol hau, mundu osoko eraikin erlijiosoetan eta jauregietan erabilia izan da. Tomas Goikolea historialariaren arabera, Ereño, lehen herrixka, IX. mendean sortu zen eta herriko biztanleak Santimamiñeko kobazuloan bizi izandako lehen gizakien ondorengoak izan litezke.
Nekazari-herria izanik, artoa eta patatak lantzen zituzten bertako biztanleek batetik, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren, bestetik. Dena den, harrobiaren ustiaketari esker, nekazaritzaz gain beste jarduera ekonomiko batean ere aritzeko aukera izan zuen herriak, inguruko nekazari-udalerrietan gertatu ez bezala.
1950eko hamarkadatik aurrera harrobien gainbehera etorri zen eta horrekin batera biztanleriaren beherakada. Herritar askok Gernikara eta Bilbora jo zuten.
Demografia [aldatu]
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
| Biztanleak | 560 | 576 | 579 | 616 | 638 | 680 | 659 | 646 | 605 | 529 | 450 | 310 | 277 | 254 | 257 |
Ondarea [aldatu]
San Migel eliza [aldatu]
San Migel eliza Ereñoko eraikin garrantzitsuena da. Herriko harrobietatik ateratako marmolez egina, mendeak igaro ahala handituz joan zen, eredu gotikoa oinarri hartuta. Oraindik ere, aztarna gotikoak daude eraikinean, horma, leiho eta kono itxurako arku batean.
Ereñozarreko San Miguel baseliza [aldatu]
Izen bereko mendiaren tontorrean kokatzen da eta Ereñoko frontoiaren atzetik eskuinaldean dagoen bidexka batetik heltzen da mendiaren gainera eta baselizara. X. mendetik 1660. urtera arte parrokia izan zen. Baselizaren barruan harrizko sarkofago zahar bat dago.
Mendiaren gainetik eskualdeko eta Urdaibaiko ikuspegi zoragarriaz goza daiteke, inguruko herriak eta Kantauri itsasoa ikusgai direla.
Potoko leizea [aldatu]
Potoko leizea Elexaldeko auzoan kokatzen da, hara heltzeko Busturrigain mendirako bide bat hartu, eta, aurrerago, beste bide bat, ezkerrera, hartu behar da. 1935. urtean aurkitua, gaztainondoz eta artez betetako baso txiki baten ondoan dago kobazuloa. Haitzuloak areto handi bat dauka eta bertan eskultura bat eskegita dago. Eskulturak "Ixiltasun Borobila" du izena eta Edu Gordok egina da.
Hauteskundeak [aldatu]
Ereñoko alkatea Juan José Arribalzaga Elordieta, Eusko Alderdi Jeltzaleakoa, 2007ko udal hauteskundeetan alderdirik bozkatuena izan ostean.
Hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:
| Alderdia | Botuak | Zinegotziak |
| EAJ | 155 | 5 |
| AE | 54 | 2 |
| PSE-EE | 2 | 0 |
Garraiobide eta azpiegiturak [aldatu]
Herrira ailegatzeko BI-2238 errepidea hartu behar da. Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibuseko A3526 lineak Ereño, Nabarniz eta Gernika lotzen ditu.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)Ereñoko udalaren webgunea.
|
|||||||