Abd ar-Raman II.a
Wikipedia(e)tik
Abū l-Mutarraf `Abd ar-Rahmān ibn al-Hakam (arabieraz: أبو المطرف عبد الرحمن بن الحكم) edo Abd ar-Rahman II.a (Toledo, 792ko urria-azaroa - Kordoba, 852ko irailaren 22a) Kordobako IV. emir omeiarra (822- 852) izan zen, Al Hakam I.aren seme eta ondorengoa.
Bere agintaldian matxinada ugari gertatu zen, besteak beste Iruñeko gudua (843). Bataila horretan Eneko Aritza Iruñeko erregearen seme Fortun Enekones hil zuten[1]. Abd ar-Rahman II.ak mozarabiarren aurkako jazarpena agindu zuen. Bere semea Mohamed izan zuen ondorengoa.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ibn Hayyan (2001), Almuqtabis II-1 (Crónica de los emires Alhakén I y Abderramán II entre los años 796 y 847), Zaragoza: Instituto de Estudios Islámicos y del Próximo Oriente
| Aurrekoa Al Hakam I.a |
Kordobako emirra 822- 852 |
Ondorengoa Mohamed I.a |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |