Yazid I.a
Wikipedia(e)tik
Yazid I.a (Arabia, 644 - Damasko, 683) omeiatarren bigarren kalifa izan zen. Husayn, Aliren semea, buruzagi zuen matxinada bat menderatu zuen. Hussayn Karbalako guduan hil zelarik (680), hura martiritzat hartua izan zen, eta haren ondoren sortu zen islamaren zatiketa handiena, xiiten (Aliren jarraitzaileen) eta sunien (gehiengoaren) artean. Gazte zelarik, Konstantinopla konkistatzera bidalitako gudarostearen buruzagi izan zen. Geroxeago kalifa bihurtu zen, baina aitak (Muawiyah I.ak) menderaturik zeuzkan gehienak matxinatu zitzaizkion. Administrazioa arautzen ahalegindu zen, eta finantza-sistema aldatu zuen. Damasko inguruko ureztatze-sistema berritu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.