Umetoki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emakume baten ernalkuntza-organoen marrazkia, aurretik ikusia.

Umetokia edo uteroa ugaztun gehienen emeen ernalkuntza-aparaturik handiena da. Organo honetan gertatzen da haurdunaldia. Organoa gihartsua da, barrutik hutsa, madari baten formakoa eta peritoneo kanpokoa. Emakumeengan pelbisean kokatuta dago. Bagina eta Fallopioren tronparen artean kokatzen da. Haurdunaldian blastula bertan kokatzen da, endometrioa puztuz.

Gizaki eta primate gehienetan umetoki bakarra dago eta karraskari, martsupial eta Lagomorphatan bikoitza da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umetoki Aldatu lotura Wikidatan