Abraham Cowley
Wikipedia(e)tik
Abraham Cowley ingeles olerkaria izan zen (Londres, 1618 - Chertsey, Surrey, 1667). Umetan hasi zen idazten (Poetical Blossoms, 1633, Lore poetikoak). Puritanoak nagusitu ondoren (1651), Frantziara jo zuen, eta obra erotikoa eta oparoagoa idatzi zuen Parisen. 1654 aldera, Pindaric Odes (Odak Pindaroren modura) poemak idatzi, eta arrakasta handia lortu zuen. Antzerki-lanak ere egin zituen. Autobiografia interesgarri bat idatzi zuen: My Self (1656, Ni neu).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.