Abukir
Wikipedia(e)tik
|
Abukir |
|
|---|---|
| Estatua | Egipto |
| Probintzia | Alexandriako eskualdea |
| Herritarra | abukiar |
| Koordenatuak | 31°19′00″N 30°04′00″E / 31.316667°N 30.066667°EKoordenatuak: 31°19′00″N 30°04′00″E / 31.316667°N 30.066667°E |
Abukir (arabieraz: أبو قير) Egiptoko herria, Mediterraneoaren ertzean, Alexandriatik 20 km. iparraldera. Bertan aurkitu zen, Roseta izeneko muinoan, izen bereko harria, hieroglifoz, idazkera demotikoz eta grekoz idatzia, Egiptoko hieroglifoak ulertzeko oinarria eman zuena. Abukirko badian frantsesen eta ingelesen arteko itsas gudua izan zen 1798ko abuztuaren 1ean, Egiptoz nor jabetuko. Horatio Nelson almirante ingelesak frantziar armada Abukirreko ontzidian suntsitu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.