Rosetta harria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rosetta harria

Rosetta harria hieroglifo egiptoarrak ulertzeko erabili zen harria da. Thomas Young eta Jean-François Champollionek, besteak beste, deszifratu zuten.

Granito beltzezko harri bat da, Ptolomeo V.aren dekretu baten inskripzio elebidun bat irarria duena. Harriko testuak bi hizkuntzatan (greziera eta egiptoera) eta hiru idazkeratan (greko unzialean, hieroglifoen bidez eta demotikoan) zegoen. Grekoa jada ezagutzen zenez, hieroglifikoen esanahia deszifratu ahal izan zen. Honek beste hieroglifikoak itzultzea posible egin zuen.

1799ko uztailaren 15ean aurkitu zen Niloren deltan militar frantziarrek, Napoleon Bonaparte Britania Handiaren kontra Egipton borrokan ari zela. Gaur egun, eta 1802tik Londresko British Museumean gordetzen da.

Iruditegia [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]