Adolf von Harnack

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adolf von Harnack
Adolf von Harnack
Datu pertsonalak
Jaio 1851ko maiatzaren 7a
Dorpat, Livonia (Errusiar Inperioa)
Hil 1930eko ekainaren 10a
Heidelberg (Alemania)
Bikotekidea(k) Amalie Thiersch (18581937)

Adolf von Harnack (Dorpat, Errusiar Inperioa, gaur egun Estonia, 1851ko maiatzaren 7a - Heidelberg, Alemania, 1930eko ekainaren 10a) teologo luterano eta kristautasunaren historialari alemaniarra izan zen.

Luteranismo liberal eta arrazionalistak eman duen pentsalari nagusietako bat izan da. Leipzigen (1874), Marburgen (1886) eta Berlinen (1888) irakasle izan zen. Elizaren antzinako historia eta haren inguruko testuen kritika ditu gai nagusiak. Obra batzuk: Lehrbuch der Dogmengeschichte (1886-1889, Dogmen historia testuliburua); Geschichte der altenchristlichen Literatur bis Eusebius (1893-1904, Antzinako kristau literaturaren historia Eusebio arte); Das Wesen des Christentums (1900, Kristautasunaren izatea). Harnackentzat funtsezkoena Jainkoaganako jaiera da, eta kristauak dogma kritikatzeko eskubidea du, Ebanjelioaren interpretazioa besterik ez den dogma hori, haren ustez, pentsamenduaren garai jakin bati lotua baitago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf von Harnack Aldatu lotura Wikidatan