Aegidienberger
|
Iraute egoera: Ia arriskuan |
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aegidienberger zaldia
Jatorrizko herrialdea(k): |
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
|
Aegidenberger |
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
Aegidenberger Alemaniako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik aegidenberger zaldia ponien sailkapen taldean sartzen da.
Zaldi hauek islandiako poniekin senideturik daude eta haiek bezala oso berea den trosta mota azkarra egiten dute, "tölt" izenekoa.
Eduki-taula |
Arrazaren historia [aldatu]
Poni arraza hau Walter Feldman izeneko zaldizaleak sortu zuen Alemanian 1981. urtean. Arraza sortzeko Peruko urrats zaldiak eta Islandiako poniak erabili zituen. Arraza 1994. urtean ofizialki onartua izan zen.
Inoiz ez dira egon 100 aegidienberger abelburu baino gehiago eta beraien kopurua urritzen joan da arrazaren liburu ofiziala ireki zenetik.
Ezaugarriak [aldatu]
Zaldi txikia da, baina bizkorra eta zelarako berezi egina. Beste zaldientzat gaitzak diren lekuetan ibiltzeko aproposa, leku malkarretan esate baterako. Gainera Alemaniako eguraldiari ondo egokitutako arraza da.
- Koloreak: Edozein kolore onartzen da arraza honentzako.
- Tamaina: 143-152 cm. soingurutzera.
Kanpoko loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Arrazari buruzko bideoa
- (Alemanez) Arrazako WEB ofiziala