Poni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shetland poni arrazako zaldia. Arraza honetako poniak dira txikienak

Ponia zaldi txiki bat da (Equus ferus caballus), soin gurutzera gehienez 150 centimetroko altuerara heltzen dena. Altuera hartatik behera dagoen edozein zaldi ponitzat jotzen da, nahiz eta benetako poni arrazek berezko fenotipoa dute. Zaldien artean poniek berezko izaera eta gorputzera dute.

Munduan poni arraza eta mota ugari dago. Hainbat arraza zahar eta jatorrizkoak, baina beste asko sortu berriak, bereziki zadiketarako.

Zaldi tamainako zaldiak berriz, beste sailkapen taldean sartzen dira.

Sakontzeko, irakurri: «Zaldi (sailakapena)»

Antzinakoagoak diren poni arrazek, garbienak izateaz gain, zaldi arkaikoen ezaugarriak mantendu dituzte. Esate baterako, bizkarrean zehar duten marra, baita hanketan agertzen diren marrak ere, edota hanka ilunak. Mutur zurixkak, zurda mardulak eta erdi zutunik zein izaera handia. Tamainaz handiagoak diren zaldiak baino izaera handiagoa sarritan.

Sakontzeko, irakurri: «Tarpan»
Sakontzeko, irakurri: «Przewalskii zaldia»

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poniak abere indartsu eta landatarrak dira. Beraien pisua batez beste 100 kilo ingurukoa da, baina esate baterako pottoka ponia izanik 200-250 kiloko aberea da, eta shetland poni txikienak 100 kilotik behera izan daiteke. Hainbat poni txiki edo miniaturen arrazak txikiagoak oraindik.

Itxura indartsua daukate, soslai zuzena eta belarriak hiruki forman eta ez barrura zuzenduta, handiagoak diren zaldien kasuan ez bezala.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shetland poni eta zelako zaldi bat parez pare
  • Ponia "pony" da ingelesez eta "poney" frantsesez. Hitza seguraski egun desagerturik dagoen "poulenet" frantses hitzatik dator. Poulenet "poulain" hitzatik dator, hau da, (moxala). Erdi aroko frantsesean moxala "pulain" deitzen zuten, eta hitza hau bere aldetik ertaroko latinaren "pullamen"etik zetorren seguraski, "abere gaztea" esanahiarekin, eta azken hau bere aldetik latin klasikoaren "pullus".
  • Euskaraz berriz joera dago poni arraza guztiak "pottoka" deitzeko, eta hitza poniaren sinonimo gisa erabiltzen ohi da, nahiz eta pottoka bertako arraza zehatza izan. "Behoka" hitza batzuetan ere poniaren sinonimo gisa erabiltzen da. Esate baterako Nafar behoka arraza izendatzeko. "Zaldiko" litzateke beste sinonimoa.

Euskal Herriko bertako poni arrazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian bertakoak diren zenbait poni arraza dago.

Bertako arraza hauez gain beste zenbait poni arraza zabaldurik daude Euskal Herrian. Esate baterako Shetland poniak gero eta ugariago dira Euskal Herrian lursail txikiak garbitzeko zein maskota gisa..

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poni Aldatu lotura Wikidatan