Agbéyomé Kodjo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agbéyomé Kodjo

Togoko Lehen Ministroa

2000ko abuztuaren 31 - 2002ko ekainaren 29a
Eugene Koffi Adoboli (en) Itzuli - Koffi Sama (en) Itzuli
President of the National Assembly of Togo (en) Itzuli

1999ko ekainaren 22a - 2000ko abuztuaren 29a
Bizitza
JaiotzaTokpli (en) Itzuli1954ko urriaren 12a
Herrialdea Togo
HeriotzaParis2024ko martxoaren 3a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRally of the Togolese People (en) Itzuli

Messan Agbéyomé Gabriel Kodjo (Tokpli, 1954ko urriaren 12aParis, 2024ko martxoaren 3a) togoar politikaria izan zen. Togoko lehen ministroa izan zen 2000tik 2002ra.

1983an gestioan graduatu zen Poitierseko Unibertsitatean. 1985etik 1988ra SONACOMeko zuzendari komertziala izan zen, Gnassingbé Eyadéma presidenteak Gazteria, Kirol eta Kultura ministro izendatu zuenean. 1991tik 1993ra Lurralde Administrazio eta Segurtasun ministroa izan zen. 1993ko otsailean Lomeko portuko zuzendari izendatu zuten.

1999ko otsailean diputatu hautatu zuten eta ekainean Batzar Nazionaleko presidente. 2000ko abuztuaren 29an lehen ministro izendatu zuten, baina 2002ko ekainaren 27an kargugabetu zuten, Eyademarekin izandako liskarren ondoren. Frantziara erbesteratu, alderditik kanporatu eta justiziak auzipetu zuen. 2005ean Togora itzuli eta atxilotu egin zuten. Alderdi berri bat sortu zuen. 2020an presidentegai izan zen eta garaipena eskatu zuen.