Lome

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lomé

Lome
Hiriko ikuspegia.
Estatua TogoTogo
Probintzia Itsas Eskualdea
Koordenatuak

6°8′16″N 1°12′45″E / 6.13778°N 1.21250°E / 6.13778; 1.21250Koordenatuak: 6°8′16″N 1°12′45″E / 6.13778°N 1.21250°E / 6.13778; 1.21250

Lome non dagoen adierazten duen Togo-ko/-go/-eko mapa
Lome
Biztanleria 737.751 bizt. (2006)

Lomé Togoko hiriburua da. 700.000 biztanle ditu (1998ko datuak). Gineako Golkoan kokatuta dago, eta Togoko industria, merkataritza eta administrazio gune garrantzitsuena da.

"Togolandia" Alemaniako kolonia zen garaian izendatu zuten bertako hiriburu (1898), eta garatzen hasi zen. Lehenengo Mundu Gerran Frantziak eta Britainia Handiak konkistatu zuten. 1922an Frantziaren kontrolpean gelditu zen erabat, 1960ra arte (Togoren independentzia urtea). Ordutik aurrera ere, Togoko hiriburu izan da. 1975ean bertan egin zen Europako Batasuna eta 46 herrialde afrikarren arteko goi batzarra, gai ekonomiko eta finantzieroen gainean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafea, kokoak eta bestelako materialak esportatzeko Togoko gune garrantzitsuena da. Petrolio errefindegi bat dauka, eta bera da Togo osoan Interneteko konexioak dituen leku bakarra.

Togoko unibertsitatea eta aireportua ere hiriburuan daude.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1892 1.500 biztanle
1896 2.000 biztanle
1900 3.000 biztanle
1904 4.000 biztanle
1907 6.000 biztanle
1911 8.000 biztanle
1930 15.000 biztanle
1938 18.000 biztanle
1950 33.000 biztanle
1955 43.000 biztanle
1960 85.000 biztanle
1970 186.000 biztanle
1981 375.499 biztanle
1990 450.000 biztanle
1997 573.000 biztanle
2006 737.751 biztanle
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lome Aldatu lotura Wikidatan