Aida Folch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aida Folch (Reus, Tarragonako probintzia, 1986ko azaroak 24) espainiar aktore bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aida Folch Tarragonako probintziako Reus hirian jaio zen 1986ko azaroak 24an. Txikitatik ikasi zuen antzerkia Llop's teatre izeneko konpainia batean eskolaz kanpoko aktibitate bezala. Larunbatetan ere antzezpena ikasten zuen Reusko El Centre de Lecturan. Han jakin zuen bere pasioa antzeztea zela. 1998an publizitate agentzia batean izena eman zuen, non Reusetik Bartzelonara bidaiatzen zuen telebistako iragarkietarako castingak egiten, baina bere lehen aukera 2000n iritsi zitzaion estatu guztiko 3000 neskatxaren artean Fernando Trueba oscar sarituaren El embrujo de Shanghai filma protagonizatzeko aukeratua izan zen. Aidak 14 urte baino ez zituen une horretan. Hilabete batzuk beranduago, bere lehen filma amaitu ondoren, Fernando León de Aranoak (Familia, Barrio) honek ere sari ugari jaso zituen Los lunes al sol filmerako aukeratu zuen, non protagonismoa Javier Bardemekin konpartitu zuen beste batzuen artean. Bere lehen bi filmak izan ziren 2001eko Goya Sarietako filmerik sarituenak. Ondoren Aquitania, La mirada violeta, Fin de curso, Salvador, 'Las vidas de Celia, 25 kilates, Henri 4 eta Mi universo en minúsculas iritsi ziren. Con el 10 en la espalda, Inocentes, No estás sola, Morir en 3 actes edo Volveremos bezalako telefilmeetan ere lan egin zuen.

Baina Cuéntame cómo pasó telesail arrakastatsuan eman zen ezagutzera, Françoisen papera eginez.

Atzerrian ere lan egin du, Henri 4 superprodukzio historikoan, Jo Baierren alemaniar filma dena, eta Mi universo en minúsculas mexikar ekoizpenean.

2012an El Artista y la modelo protagonizatu zuen, Fernando Truebarena, osorik frantsesez filmatutakoa et non Jean Rochefort eta Claudia Cardinalerekin lan egiten duen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Katalanez)(Gaztelaniaz)Webgune ofiziala