Aimé Césaire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aimé Fernand David Césaire (Basse-Pointe, Martinika, 1913 - Fort-de-France, Martinika, 2008) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen. Haren jarduera politikoak, kontzientzia sozialak eta literaturak zapalduen askatasuna eta herri beltzaren nortasuna aldarrikatzea izan zuten helburu.

Besteak beste, lan hauek idatzi zituen: Cahier d'un retour au pays natal (1939, Jaioterrirako itzultze baten koadernoa); Cadastre (1961) poemak; eta La tragédie du roi Christophe (1964, Christophe erregearen tragedia), Une saison au Congo (1965, Egonaldi bat Kongoan) eta Une Tempête (Ekaitz bat) antzezlanak.

Politikari gisa, Cesaire Martinikako Alderdi Progresistako lehendakaria eta bertako parlamentuko lehendakaria izan zen. Martinikako autonomiaren alde egin zuen, independentziaren bideko lehen urrats gisa. 2001. urtean erretiratu zen politikatik.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak