Aimé Jacquet
Aimé Jaqcquet Frantses futbol-jokalaria ohia da (Sail-sous-Couzan, Loire, 1941 - ).
Lau aldiz izan zen Frantziako txapeldun 1967-1970 bitartean, eta Frantziako Kopa irabazi zuen 1968an eta 1970ean A. S. Saint-Étienne taldearekin. Bi aldiz egon zen nazioarteko selekzioan, erdilari gisa. 1976an, entrenatzaile-karrerari ekin zion Lyoneko taldearekin. 1980an, Bordeleko Girondins taldera joan zen eta Frantziako Liga txapelketa irabazi zuten 1984an, 1985ean eta 1987an talde harekin. 1990ean, Montpellierren eta, 1991n, Nancyn egon zen entrenatzaile. 1992an, hautatzaile nazionalaren laguntzaile-lanetan hasi zen. 1994an, bera izendatu zuten hautatzaile, eta, 1998an, Munduko Futbol Kopa irabazi ondoren, eta aspalditik iragarri bezala, erretiratu egin zen. Gero, zuzendari tekniko nazional gisa eta gazteen prestakuntzaren arduradun gisa aritu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.