Girondins de Bordeaux

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC Girondins de Bordeaux
Ezizena(k) Bordeaux
Sorrera 1881
Futbol zelaia Stade Chaban Delmas
(Edukiera: 34.327)
Presidentea Frantzia Jean-Louis Triaud
Entrenatzailea Frantzia Willy Sagnol
Liga Ligue 1
2013-14 Ligue 1, 7.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Girondins de Bordeaux Frantziako futbol talde onenetakoa da, 1881ea Bordelen sortua. Sei Liga eta lau Kopa irabazi ditu eta 1996an UEFA Koparen finala jokatu zuen. Etxeko partiduak Stade Jacques Chaban-Delmas estadioan jokatu ohi ditu. Euskal Herritik gertu dagoenez hainbat euskal jokalari eta entrenatzaile izan ditu bere historia luzean zehar.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1881ean sortu zen, Frantziako zaharrenetakoa da beraz eta hasieran gimnasia eta tiroketa lantzen zituen, horregatik hartu zuen Girondino iraultzaileen izena, Girondins Guyenne Sport. 1910an futbolean ere hasi ziren baina urtebete besterik ez zuten egin eta 1920 arte ez zuten berriz futbola serio hartuko. Lehen partidan Section Burdigalienne 12-0 garaitu zuten.

Benito Diaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an talde profesionala bihurtu zen Girondins Guyenne Sport eta Bordeaux FC elkartzean eta 1938an bigarren mailan hasi zuen ibilbide berria. Entrenatzailea Benito Diaz donostiarra izan zen, Gerra Zibilarengatik herbesteratua zegoena, eta Santiago Urtizberea eta Jaime Mancisidor jokalariak ekarri zituen honek. Seigarren egin zuten eta hurrengo urtean hirugarren, hala ere ez zuten mailaz igotzea lortu.

1940ko urriaren 15ean Bordele bertako AS Port taldearekin bat egin zuten eta orduan hartu zuten atorreko "eskapularioa" eta 1941ean Frantziako Kopa irabaztea lortu zutenez betirako gelditu zen amuleto gisa. Finalean SC Fives 2-0 garaitu zuten, gol biak Urtizbereak sartu zituelarik. 1943an Kopako bigarren finala jokatu zuen Olympique Marseillakoaren aurka. Lehenengo partidan 2-2 egin ondoren bigarren partida bat jokatu zuten baina oraingoan 4-0 galdu zuen.

Lehen mailarako igoera 1948-49an lortu zuten eta 1950an iritsi zen lehenengo Frantziako Liga. Honek Europa mailan jokatzeko aukera eman zion, Latindar Kopan hain zuzen ere eta finaleraino iritsi zen. Hurrengo urteetan ere maila onean aritu zen, 1952an Ligan bigarren postua eskuratu zuen eta 1955ean Kopa finala jokatu zuen, baina ez zuen titulurik lortu eta 1960an bigarren mailara itzuli zen.

Salvador Artigas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailan ari zela Salvador Artigas entrenatzaile kataluniarra fitxatu zuen eta 1963an lehen mailara itzuli zen. Honen gidaritzapean talde indartsua bihurtu zen eta 1965, 1966 eta 1969ko Ligetan berriz ere bigarren izan zen. Kopan ere hiru final jokatu zituen 1964, 1968 eta 1969an, baina denak galdu zituen.

Claude Bez presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70. hamarkadan emaitzak apalak izan ziren eta 1979an Claude Bez milionarioak erosi zuen taldea. Honek diru asko sartru zuen eta hiru Liga eta bi Kopa lortu zituen. 1980an Europa mailako lehenengo titulua eskuratu zuen gainera, Alpeetako Kopa. Frantziako jokalari internazionalek osatu zuten taldea; Bernard Lacombe, Jean Tigana, René Girard, Jean-Christophe Thouvenel eta Thierry Tusseauk besteak beste. 1985ean kanporaketetan Bilboko Athletic Kluba gainditu eta Europako Kopako final erdietara iritsi zen. Juventus FCk kanporatu zuen.

90. hamarkada ere bikaina izan zen, liga bakarra eskuratu arren (1999koa) Europan maila bikaina eman zuen UEFA Intertoto Kopa irabaziz (1995ean) eta UEFA Kopako finala jokatuz (1996an). Bixente Lizarazu lapurtarrak ere jokatu zituen final gogoangarri hauek.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko Liga garaipenak bultzatuta bolada berri bati eman zion hasiera eta herrialde mailako hainbat garaipen eskuratu ditu ordutik hona. 2009 urtea bereziki ona izan zen, Olympique Lyonnaisen segida ikaragarria moztuz Liga berreskuratu baitzuen eta honetaz gain Ligako Kopa eta Superkopa ere bereganatu baitzituen.

2013an Ligan 7. postuan sailkatu da baina bere laugarren Kopa irabazi du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (1): 1996.

UEFA Intertoto Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1995.

Alpeetako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1980.
  • Finalista (1): 1972.

Latindar Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1950.

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago Urtizberea, Didier Deschamps, Alain Giresse, Pauleta, Bixente Lizarazu, Eric Cantona, Zinedine Zidane.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Girondinsek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1967-68 Ferien Kopa 2. itzulia Girondins
Athletic
1-3
1-0
Athletic
Girondins
1984-85 Europako Kopa Final hamaseirenak Girondins
Athletic
3-2
0-0
Athletic
Girondins
2006-07 UEFA Kopa Final hamaseirenak Girondins
Osasuna
0-0
1-0
Osasuna
Girondins

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Girondins de Bordeaux Aldatu lotura Wikidatan