Aisne ibaia
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Frantzia | |||||
| Luzera | 353,3 km | |||||
| Arroa | 7.920 km² | |||||
| Emaria | 65,4 m³/s | |||||
| Iturburua | Argonn | |||||
| Ibai ahoa | Ozeano Atlantikoa | |||||
Aisne ibaia Frantzia ipar-ekialdeko ibai bat da. Oise ibaiaren ibaiadar bat da, azken hau, aldi berean, Sena (frantsesez Seine) ibaiaren ibaiadar delarik. Aisne ibaiak ematen dio izena Aisne departamentuari.
Eduki-taula |
[aldatu] Iturburua
Aisne ibaiaren iturburua Argonneko basoan dago, eta 280 kilometroko ibilaldiaren ondoren, Oise ibaian amaitzen da, hurrengo departamenduak zeharkatu ondoren: Mosa, Marne, Ardenak, Aisne eta, bere azken zatian, Oise departamentua.
[aldatu] Arroa
Bere arroak 7.752 kilometro koadroko lurraldea hartzen du. Ibai nabigagarria da.
[aldatu] Ibilbideko herri garrantzitsuak
Bere ibilbidean zehar igarotzen dituen herririk garrantzitsuenetako batzuk Saint Menehould, Vouziers, Rethel, Soissons eta Compiègne dira.
[aldatu] Hidrologia
Ibaiadarrik garrantzitsuenak: