Soissons

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Soissons Frantziako hiri bat da. Aisne departamentuan dago, Pikardia eskualdean, eta Aisne ibaia bertatik igarotzen da.

Hedadura eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12,32 kilometro karratuko hedadura du, eta, 1.999ko erroldaren arabera, bere biztanleria, 29.453 biztanlekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Zesarrek, Galietako Guda izeneko bere liburuan, Suessions izeneko herrixka bat aipatzen du. Ondoren, Augusto Erromatar Inperioko lehen enperadorea zelarik, Suessionum izeneko herria sortu zuten toki hortan bertan. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken aldera, Soissonseko erreinua sortu zen, Egidio erreinuko lehen erregea izan zelarik. 7 urte eman zituen erreinuko tronuan, 457tik, 464 arte. Bere ondorengoa, eta erreinuko azken gobernaria, bere seme Siagrio izan zen. 464. urtetik 486. urtea arte gobernatu zuen erreinua. Azken urte honetan bertan, Soissonsen bertan, Klovis I.a errege frankoen aurka borrokatu behar izan zuen Siagriok. Guda, frankoek irabazi zuten, eta Soissonseko erreinua frankoen mende geratu zen.

Karlomagnoren garaian ere, garrantzi handia izan zuen Soissonsek, bere inperioko Neustria erreinuaren hiriburu izan baitzen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken aldian, geroz eta gehiago, herriko ekonomia, nekazaritzara bideratzen ari da, azukre erremolatxaren landaketara batik bat.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soissons Aldatu lotura Wikidatan