Edukira joan

Aita Donostiaren irudia (eskultura)

Koordenatuak: 43°19′17″N 1°58′47″W / 43.3215°N 1.979761°W / 43.3215; -1.979761
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aita Donostiaren irudia (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)Jose Maria de Vera
Sorrera-urtea1974
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′17″N 1°58′47″W / 43.3215°N 1.979761°W / 43.3215; -1.979761
Map

Donostian dagoen Aita Donostia irudia Jose Gontzalo Zulaika musikagilearen (1886-1956) brontzezko bustoa da, Aita Donostia moduan ere ezaguna. 1974ko uztailaren 27an inauguratu zen. Argentindar Errepublikaren Pasealekuan dago, lorategi batean, Maria Cristina Hoteletik eta Urumea ibaitik gertu. Lekarotzen irakasle zela hasi zen musika egiten, eta 1918tik hil zen arte hainbat doinu sortu zituen (eliza-kantu, meza, euskal dantza, pianorako obra...).

Lekarozeko Ikasle Ohien Elkarteak Jose Lopetegiri enkargatu zion obra bat, baina hark egindako obra ez zitzaien egokia iruditu, eta zenbait urte geroago, Jose Maria de Verak aldez aurretik egina zuen obra bat hautatu zuten; obra hori Aita Donostiaren artxibategiko jabegokoa zen. Donostiako Udalak oniritzia eman zuen eta hirian leku bat esleitu zion. Lekarozko Ikasle Ohien Elkarteak brontze-hustuketaren gastuak bere kargura hartu zituen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak marmolezko oinazpiko bat eman zuen.[1]

Aita Donostiari omenaldia eskultura Agiña mendian (Lesaka eta Oiartzun artean).

Aita Donostiaren beste eskultura bat dago Agiñan. Jorge Oteizarena da eta harrizkoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]