Akademia neoplatonikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cosimo de' Medici, platondar akademia florentziarraren fundatzailea

Akademia neoplatonikoa 1440an Cosimo de' Medici mezenas medicitarrak Florentzian sortutako instituzio humanista bat izan zen. Hasiera batean, literatura gaiak eztabaidatzeko lagun elkarte bat baino ez zen izan, eta ez zen Medici familiarekin lotutako aditu taldetik haratago joan. Hala ere, Italiako beste hiri batzuetan imitatua izan zen, eta, ondoren, Europako beste herrialde batzuetan.

Platonismoa

Florentziar akademiaren eraginkortasuna, nagusiki, bere neurrigabeko anbizioaren ondorio izan zen: platondarra izatea, hau da, Platon filosofo greziarrak Atenaseko Zeramiko auzoan sortutako Akademiaren jarraipena izatea. Cosimo de' Mediciren lagun elkarteari platondar deitzeko ausarkeria, Historiako miraririk handienetako bat izan zen.

Partaideak

Honako zerrenda honek, Akademiako kiderik garrantzitsuenak aipatzen ditu, guztiak intelektual handiak eta arloanitzekoak arte eta lanbide ezberdinetan.