Leon Battista Alberti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leon Battista Alberti.

Leon Battista Alberti (Genova, Italia, 1404 - Erroma, Italia, 1472) humanista eta arkitekto italiarra izan zen.

Biografia [aldatu]

Florentziatik erbesteraturiko familia handi batean sortua, humanitate-ikasketak Venezia eta Paduan ikasi zituen eta Bolonian zuzenbidea. 1431n B. Mulin pontifize-kantzilerraren idazkari kargua eskuratu zuen. Bere elkarrizketetan, eta batez ere La famiglia (1437-1441) tratatuan iristen saiatua zen oreka eta neurriaren eredua aurkezten du, hura gauzatzearren giza virtú delakoan uste ona ezarriz.

Herri-hizkuntzaren erabileraren alde egin zuen lehenetarikoa izan zen, 1443an lehen gramatika italiarra idatziz. Fisikaz eta matematikaz adina moralaz eta literaturaz interesaturik, arkitekturak ere haren ardura erakarri zuen. Brunelleschiri eskainiriko Della Pittura (1436) eta De Statua argitaratuak izanik, 1450ean bukatu zuen bere lan nagusia, De re aedificatoria, hamar aletan, 1485ean argitaratua. Zenbait obra berritu ziren haren zuzendaritzapean: "Rucellai jauregia" (Florentzia, 1446-1451), San Francesco, Malatestatarren "tenplua" (Rimini, 1447-1468), Santa Maria Novellaren aurrealdea (Florentzia, 1470). "Uomo universale" gisa, Lehen Pizkundeko humanismo idealaren ordezkaria da. Hala, lehen aipatutako alorrez gainera, hainbat poesia molde-ere landu zituen.

Erreferentziak [aldatu]