Al Capone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alphonse Gabriel Capone (1899ko urtarrilaren 17 - 1947ko urtarrilaren 25) italiar jatorrizko Ameriketako Estatu Batuetako gangsterra izan zen XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan, nahiz eta ofizialki zur-merkataria zen. New Yorkeko Brooklynen hasi bazen ere, Chicagon bihurtu zen krimeneko buru nabarmenena. 20ko hamarkadaren bukaerako, FBIk bilatuenen zerrendako lehen postuan kokatu zuen. Hala ere, 1931n bere gainbehera etorri zen, zerga-ordainketen saihestea leporatuta. Hamaika urteko presoaldia ezarririk, hil arte prisioan (1934tik aurrera Alcatraz espetxe zorigaiztoan) eman zituen bizitzako azken urteak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Capone Aldatu lotura Wikidatan