Alberto Iñurrategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:38, 7 urtarrila 2013
Alberto Iñurrategi
Datu pertsonalak
Izen osoa Alberto Iñurrategi Iriarte
Jatorrizko izena Alberto Iñurrategi
Jaio 1968ko azaroaren 3a
Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Alberto Iñurrategi Iriarte (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1968ko azaroaren 3a - ), mendizale gipuzkoarra da, Euskal Herriko ospetsuenetarikoa eta sona mundu osoan daukana.

Felix Iñurrategi anaiarekin batera 12 zortzimilako mendi igo zituen 2000 urte zorigaiztoa arte, Felix hil zenean. Kolpea jaso ondoren, ezbaian egon zen mendigoizaletasunarekin jarraitu ala ez. Azkenean, aurrera egitea erabaki zuen eta munduko 14 tontor garaienak osatu zituen 2002an. Horrelakorik lortzen, munduko hamargarren pertsona izan zen historia osoan.

Biografia

Bere anaia Felixekin batera, 1990ean egin zuen lehen espedizioa Himalaiara, 7.161 metroko Pumori mendira igoz. Hamar urtez -2000. urtean Felix anaia ezbehar baten ondorioz hil zen arte- izugarrizko palmaresa lortu zuten biek elkarrekin. Lorpenik handienak Himalaian egin zituzten. Helburua 8.000 metrotik gorako 14 gailurrak igotzea izanik, horretarako lehen urratsa 1991n egin zuten, Makaluren gailurra (8.463 m) zapalduz. 1992an Everest igo zuten; Alberto izan zen, hain zuzen, oxigenorik gabe Everest mendia igo zuen lehen euskalduna eta munduko pertsonarik gazteena, 24 urte zituela lortu baitzuen.

Iñurrategi anaiek zortzi milatik gorako hamabi gailur igo dituzte bederatzi urtean. Everesten ondoren, K-2 (1994), Cho Oyu (1995), Lhotse (1995), Kangchenjunga (1996), Shisha Pagma (1996), Broad Peak (1997), Dhaulagiri (1998) eta Nanga Parbat (1999) mendiak igo zituzten.

2000. urtean zortzi milakorik zapaldu zuten lehen mendizaleak Alberto eta Felix Iñurrategi izan ziren (Manasluren tontorra). Uztailean, berriz, Gasherbrum II zapaldu eta jaisterakoan, zorigaiztoko istripu batean, Albertok anaia galdu zuen betirako.

Iñurrategi anaiek euskal mendizaletasuna profesionaltasunaren bidean jarri zuten. Felixek eta Albertok mendian beti erakutsi duten zuhurtasun eta tentuarengatik ezagunak egin dira. Euskal Herri osoan zehar eskaini zituzten ikus-entzunezko emanaldiekin euskal mendizaleei Himalaia erakutsi diete.

Igotako zortzimilakoen zerrenda

"Hire Himalaya" eta "Gure Himalaya"

Felixi dedikatuta, "Hire Himalaya" izeneko ikus-entzunezko emanaldia prestatu zuen, geroxeago "Gure Himalaya" pelikularekin osatuz.


Erreferentziak