Alcoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alcoi

 Valentziako Erkidegoa
Alcoi
Alcoiko bandera

Alcoiko armarria

Izen ofiziala Alcoi / Alcoy
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Valentziako Erkidegoa
Alicante (provincia).svg Alacant
Alcoià
Alkatea Jorge Sedano Delgado (PP)
Koordenatuak 38°41′54″N 0°28′25″W / 38.69833°N 0.47361°W / 38.69833; -0.47361Koordenatuak: 38°41′54″N 0°28′25″W / 38.69833°N 0.47361°W / 38.69833; -0.47361
Alcoi is located in Valentziako Erkidegoa
Alcoi
Alcoi is located in Espainia
Alcoi
Eremua 129,68 km2
Distantzia 60 km Alacantera
Postakodea 03801 - 03804
Biztanleria 60.590 bizt (2006)
Dentsitatea 467,23 bizt/km²
Sorrera 1256
http://www.ajualcoi.org

Alcoi (gaztelaniaz Alcoy eta ofizialki Alcoi/Alcoy) Alacanteko probintziako udalerria da. 2006an 60.590 biztanle zituen. Eskualdea populatua egon da neolitikotik. Bertan margoak eta aztarnategiak aurkitu dira eta herri gisa 1256an sortu zen.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala

Udalerria Mariolako mendizerra, Biscoi, L'Ombria, la Serreta, el Carrascal eta Font Roja, la Carrasqueta eta Els Plansek inguraturiko haran batean kokatzen da. Hiria, Riquer, Benisaidó eta Molinar ibaiek zeharkatzen dute, ibai hauek aldi berean Serpis ibaiaren ibaiadarrak direlarik. Alcoi "Hiru ibaien hiri" edo "Zubien hiri" izenekin da ezaguna, aipaturiko hiru ibai horiengatik. Hiriak honako udalerriekin egiten du muga: Bañeres, Benifallim, Bocairente, Cocentaina, Ibi, Xixona, Onil, Penáguila eta Torremanzanas.

Landarediari dagokionez, mediterraniar baso arrastoak mantentzen dira gaur egun, El Carrascal eta Font Rojan. Artea eta Hagina bezalako zuhaitzak nagusi dira. Hiriko beste gune natural batzuetan, zuhaitz berriak landaturi dira, gehienak pinuak, hiriko basoen landarediaren %85a direlarik.

Errepide bidezko komunikazioari dagokionez, N-340 errepideak Alacant eta Valentziako hiriekin batzen du Alcoi.

[aldatu] Mairuak eta Kristauak

Jaiaren argazki bat.

Apirilaren amaieran urtero ospatzen dute udalerri honetan "Mairuak eta Kristauak" izeneko festa ezaguna, 1980an "Nazioarteko interes turistikoaren festa" izendatu zutena. Musika eta koloreak uztartzen dituzte, emaitza entzun eta ikusgarria ematen.

Jai honetan Al Andaluseko historiaren pasarteak gogoratzen dituzte, XIII. mendeko kontuak izan zirenak.

[aldatu] Alcoitar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak