Al Andalus
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Al Andalus[1] (arabieraz الأندلس) musulmanen menpe zeuden Iberiar penintsulako lurraldeak ziren, 711 eta 1492 artean.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Nahiz eta bandalo hitzetik datorren eztabaidatu den, Al Andalus izena numismatika musulmanean lehen aldiz agertzen da, okupazioaren ondoren, Al'Andalus Hispaniarekin erlazionatzen delarik Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan, bi izenak esanahi berdinarekin agerten direlarik. Aurkeztutako hipotesietako batek zera dio: Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzateke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza /uandalo/ ahoskatzen zenez, erraz nahas daitezke tarmort uandalo (uandaloen lurra) eta tamort u-andalos (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeari Al- partikula gehitu eta Al Andalus deituko liokete.
[aldatu] Historia
Musulmanak Iberiar penintsulara 711an heldu ziren, erreinu bisigodoa gerran zegoen garaian ondorengotza arazoak zirela-eta. Don Rodrigo aurreko erregea zen Witizaren familiarekin aurka zegoen. Azkeneko hauek laguntza eskatu zioten Afrika iparraldeko berbere tribu islamdarrei. Don Rodrigo irabaztean, ia esfortzurik gabe, musulmanak ia Hispania osoa bereganatu zuten, 722 urteraino. Musulmanek ez zuten indarkeria handiz euren legeak ezartzen, bakarrik leku estrategikoenak hartzera abiatu ziren, eta handik beste guztia kontrolatu.
Hauek dira Al Andalusen garai edo aro garrantzitsuenak:
- Emirerri independentea: 750an Damaskoko Omeiatar kalifa eta bere familia hil zituzten, baina hogei urteko oinordeko batek alde egitea lortu zuen, Abderraman izenekoa. Marokon sei urte ezkutatuta egon ondoren, Kordobara heldu zen 756an, inperio musulmanetik emirerri independentea sortuz. Kordobako meskita garai honetakoa da.
- Kordobako kaliferria: Abderraman III.a 912 heldu zen boterera, eta lortutako garaipenen ondorioz bere izena goraipatzea lortu zuen. Horren ondorioz, 929.an kalifa titulua hartu zuen, hau da, Al Andalus ez zen politikoki bakarrik banatuta egongo, erlijio aldetik ere bai.
- Taifa erreinuak: Almanzor diktadorea 1002an hiltzean, krisialdian sartu zen kaliferria. Azkenean 1031an, Kordobako kalifatua desegin zen erreinu independente askotan banatu zen, Taifas erreinuetan. Ekonomikoki eta politikoki, oso garai txarra izan zen. Horregatik geroago Almohade eta Almorabide tribu afrikarrei laguntza eskatu zitzaien. Baina kultura aldetik garai oparoa izan zen eta hainbat monumentu aipagarri eraiki ziren, hala nola, Giralda, Torre del Oro eta abar.
- Granadako Nazari erreinua: Erreinu kristauek pixkanaka euren lurrak zabaltzea lortu zuten eta Al Andalus egungo Granada eta inguruko lurraldea baino ez izatera iritsi zela. Azkenean, 1492an Errege Katolikoek ia 800 urtez Iberiar penintsulan egon ziren musulmanak kanporatzea lortu zuten.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
| Al Andalusko historia | ||
|---|---|---|
|
Konkista • Kordobako emirerria • Kordobako kaliferria • Taifa erresumak • Granadako Erresuma |
||