Alcoià
L'Alcoià Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Alcoi hiriburua duena. Iparraldean Vall d'Albaida eta Comtat ditu, ekialdean Marina Baixa, hegoaldean Alacantí eta Vinalopó Mitjà eta mendebaldean Alt Vinalopó.
Eskualde ofizialak 8 udalerri ditu, 539,70 km²ko azalera du eta 2005ean 109.712 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Udalerriak [aldatu]
| Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
|---|---|---|---|
| Alcoi | 61,552 | 129,86 | 473,99 |
| Banyeres de Mariola | 7.240 | 50,28 | 143,99 |
| Benifallim | 109 | 13'70 | 7,74 |
| Castalla | 10.327 | 114,6 | 90,11 |
| Ibi | 24.113 | 63 | 382,75 |
| Onil | 7.771 | 48,41 | 160,52 |
| Penàguila | 323 | 49,92 | 6,47 |
| Tibi | 1.719 | 70,38 | 24,42 |
Azpieskualdeak [aldatu]
Alcoiàn Menejador mendilerroak banatzen dituen bi azpieskualde bereizten dira:
- Valls d'Alcoiko zati bat: Alcoi, Benifallim eta Penàguila. Banyeres de Mariola ere batzuetan horren barruan sartzen da, geografikoki Vinalopó ibaiaren arroan egon arren, Alt Vinalopó geografikoan alegia.
- Foia de Castalla: Castalla, Ibi, Onil eta Tibi.
Vall de Biar [aldatu]
Vall de Biar eskualde banaketa ofizialean Alt Vinalopón sartuta dauden zenbait udalerrik (Beneixama, Biar, el Camp de Mirra eta la Canyada de Biar) Banyeres de Mariolarekin batera osatzen duten azpieskualdea da. Alcoiàrekin izan dituen harremanengatik eta hizkuntza arloan, Villena ez bezala katalan hiztuna izateagatik, askoren ustez Alcoiàren barruan sartu beharreko esparrua da.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez) Alcoià País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.