Alessandro Volta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alessandro Giuseppe Antonio Anastasio Volta
Alessandro Giuseppe Antonio Anastasio Volta
Zientzialaria
Arloa Fisika eta kimika
Jaio 1745ko otsailaren 18a
Como (Italia)
Hil 1827ko martxoaren 5a (82 urte)
Como (Italia)
Lanak Pila elektrikoaren asmakuntza
Metanoaren aurkikuntza


Alessandro Giuseppe Antonio Anastasio Volta kontea (Como, Italia, 1745ko otsailaren 18a - 1827ko martxoaren 5a) fisikaria izan zen. Ospetsua da 1800. urtean pila asmatu zuelako, batez ere. Asmakizun hori zalantzan dago, Mesopotamian 2000 urte baino gehiago dituen tresna bat aurkitu baitute, Baghdadeko bateria deritzona. Ikerlari askoren ustez, horixe izan liteke historiako lehenengo bateria kimikoa. Persiarrek galvanoplastian erabiltzen zuten.

Alessandro Voltaren bateria elektrikoaren prototipoa.

1774an Comoko Eggederen Eskolako irakasle zen. Metanoa bakartu zuen. Elektroforoa, kondentsadorea, eudiometroa, hidrogenozko lanpara, bere izena jarri zitzaion pila, eta beste zenbait asmakizun egin zituen. 1780an Luigi Galvanik egindako esperimentuetan igel baten giharrak bi metal piezekin ukituz elektrizitate korrontea eratzen zela frogatu zen.

1794an Voltak zenbait esperimentu egin zituen metalezko xaflak bakarrik erabiliz, eta elektrizitate korrontea sortzeko giharrik ez zela behar aurkitu zuen. Eztabaida handiak izan ziren animalien elektrizitatearen aldekoen eta metalen elektrizitatearen aldekoen artean.

Voltak 1800ean bere izeneko lehenengo pila egin zuen, zink eta kobre xaflak elkarren gainka feltrozko ehun zatiak azido sulfuriko diluituz hanpaturik tartekatuz pilatuta. Elektrizitatea pilatzeko lehenengo bateriatzat jotzen da.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Alessandro Volta


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]