Alexander Schneider

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Schneider, Israel bisitatzen, 1961ean.

Alexander Schneider (Vilnius, Lituania, 1908ko urriaren 21aNew York, Ameriketako Estatu Batuak, 1993ko otsailaren 2a) biolin-jotzailea izan zen. Lituaniako judu familia batean jaioa, estatubatuar herritartasuna hartu zuen geroago.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-ikasketak bere jaioterriko kontserbatorioan hasi zituen. 1926an Frankfurta joan zen, eta han Adolf Rebnerren ikasle izan zen, bertako musika eskolan, eta ondoren, Berlinen Carl Fleschekin lan egin zuen. Frankfurteko Museumsorchesterren biolin-jotzaile bakarlaria izan zen, eta hiri horretako operan ere aritu zen (1922-1933). Ondoren, hainbat lanpostu izan zituen Sarrebruck eta Hanburgon.

1933tik 1944ra bitartean, Budapesteko laukoteko bigarren biolin izan zen. Garai horretan, hainbat bira egin zituen munduan zehar. 1938an laukotea Estatu Batuetara joan zen, eta Schneiderrek bertako hiritartasuna hartu zuen.

Washingtoneko Biltzarreko Liburutegian aritu zen, eta Schneiderrek munduko Stradivarius ospetsuenetako bat jo zuen. 1944an Albeneri Hirukotea sortu zuen, Benar Heifetz eta Erich Itor Kahnekin batera. Bestalde, orkestra-zuzendari gisa hasi zen, eta 1944an Dumbarton Oaks Chamber Music Orchestra sortu zuen. 1952an harizko musika-tresnetarako bere laukotea sortu zuen, Isidore Cohen, K. Tuttle eta Madeline Folleyrekin, eta haiekin Haydnen kuartetoak jo eta grabatu zituen. Ondoren, Jac Gorodetzky hil zenean, Budapesteko laukotera itzuli zen, eta han aritu zen, 1967an desegin zen arte. New Yorken New School Concerts sortu zuen 1956an; Fromm fundazioko ahokulari ere izan zen. Mostly Mozart jaialdiaren sorreran parte hartu zuen, bai eta Israelgo jaialdiarenean ere. 1972an Brandenburg Players ganbera-musikako taldea sortu zuen. 1981ean Europako ganbera-musikako orkestra sortu zuen. Urteen joanean, irakasle gisa aritu zen, batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]