Alexander Serov
Wikipedia(e)tik
Alexander Nikolaievitx Serov (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1820 - San Petersburgo, 1871) errusiar musikagilea eta kritikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Errusiar operaren aurrerabidean eragin handia izan zuten hiru opera idatzi zituen: Judith (1862); Rogneda (1866), Richard Wagnerren eraginpean egindakoa; eta "Gaizkiaren ahalmena" (1871), emazteak eta N.F. Soloviovek bukatu zutena. 1851etik aurrera, musika-kritika egin zuen. Glinkaren aldeko sutsua izan zen, eta haren lanak ezagutarazi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.