Alfontso Maria Ligoriokoa
Wikipedia(e)tik
Alfontso Maria Ligoriokoa (Marianella, Campania, 1696 - Nocera, 1787) italiar misiolari eta teologoa. Napoliko eskualdea berriro kristautzeari ekin zion, eta Erredentziotarren ordena sortu zuen (1732). Ekiprobabilismo deituriko teologia moraleko sistema sortu zuen, probabilismo eta zorrozkeriaren arteko jarrerak aldezten dituena. Obra nagusiak: Mariaren gloriak (1750; Gregorio Arrueren euskal itzulpena, 1900) eta Teologia morala (1753-1755). Pio IX.ak Elizako Doktore izendatu zuen.
Haren eguna abuztuaren 1ean ospatzen da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
