Alfred Adler
Wikipedia(e)tik
Alfred Adler austriar sendagile eta psikologoa (Viena, 1870 - Aberdeen, 1937). S. Freuden ikasle eta lankidea. Maisuarengandik apartaturik, K. G. Jungek bezala, psikoanalisiaren teoria aldatu zuen hein handi batean. Neurosien sexu-iturburua alde batera utzirik, sorburu biologiko, psikologiko edo soziala duen gutxiagotasun-konplexua seinalatu zuen haien jatorritzat. Bere psikologia indibidualak subjektuaren nortasun osoaren analisia izan nahi du. Gizakiaren ezagutza (1927) eta Bizitzaren zentzua (1930) dira bere lan nagusietakoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.