Aliaksandr Jaxeuski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aliaksandr Jaxeuski
apezpiku laguntzaile

2015eko ekainaren 9a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Minsk-Mohilev (en) Itzuli
apezpiku tituludun

2015eko ekainaren 9a -
Elizbarrutia: Furnos Maior (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSmarhoń (en) Itzuli1974ko abuztuaren 6a (49 urte)
Herrialdea Bielorrusia
Hezkuntza
HeziketaQ9380904 Itzuli
Salesian Pontifical University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa
Enplegatzailea(k)Q65098887 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaSan Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Aliaksandr Jaxeuski edo Aleksandr Jaxevski[1] (bielorrusieraz: Аляксандр Яшэўскі; errusieraz: Александр Яшевский; Smarhon, 1974ko abuztuaren 6a) bielorrusiar elizgizon katoliko salestarra da. 2015ean Minsk-Mahiliouko apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Czerwińsk nad Wisłąko (Polonia) salestar apaizgaitegian sartu zen. Łódźeko Salestar Apaigaitegi Teologikoan eta Erromako Salestar Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. 1998ko abuztuaren 2an betiko botoak eman zituen San Frantzisko Saleskoaren Elkartean. 2000ko ekainaren 24an apaiztu zen Smargonen[2][3].

Aliaksandr Jaxeuski apezpikuaren armarria

Barunyko, Zhodzixkiko eta Smarhoneko parrokietan zerbitzatu zuen. 2001etik 2002ra, Moskuko oblasteko Oktiabrski herriko salestar zentroaren buru izan zen. Bielorrusiara itzuli ondoren, Zhupranyko San Petri eta San Paulo elizako parroko izendatu zuten. 2005etik 2008ra, Minskeko Salestar Elkartearen zuzendari izan zen, eta aldi berean Minskeko San Joanes Bataiatzailearen elizako bikario. 2011an Smargongo salestar zentroko zuzendari eta Bielorrusiako salestar probintziako buru bihurtu zen, eta 2014an, berriz ere Minskeko Salestar Elkartearen buru[3].

2015eko ekainaren 9an, Frantzisko aita santuak Minsk-Mahiliouko apezpiku laguntzaile eta Furnоs Maiorreko apezpiku titular izendatu zuen[2]. Urte bereko uztailaren 27an apezpiku ordenatu zuten Minskeko katedralean[4]. Cui Deus est, omnia sunt leloa hautatu zuen[4].

Bielorrusieraz, errusieraz, polonieraz eta italieraz hitz egiten du[1]. Sare sozialak asko erabiltzen dituen Bielorrusiako lehen apezpikua da[5][6].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  2. a b (Italieraz) «Nomina di Ausiliare di Minsk-Mohilev (Bielorussia)» The Holy See 2015-06-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  3. a b (Bielorrusieraz) «Біскуп Аляксандр Яшэўскі SDB» Catholic.by 2014-01-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  4. a b (Bielorrusieraz) ««Каб зямля Магілёўшчыны зноў расцвіла ў імя Хрыста»: пасвячэнне новага біскупа Аляксандра Яшэўскага адбылося ў Мінску (+фотарэпартаж)» Catholic.by 2015-06-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  5. (Errusieraz) «Епископ Александр Яшевский празднует День рождения» Katolik.life 2017-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  6. (Errusieraz) «Епископ из Могилева поделился в соцсетях видео: кот вымаливает угощение» Хартыя '97% 2016-03-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  7. (Ingelesez) «Bishop Aliaksandr Yasheuski, S.D.B.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]