Łódź

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Łódź

Łódźeko bandera

Łódźeko armarria

Izen ofiziala Speaker Icon.svg Łódź (i · ?)
Estatua PoloniaPolonia
Probintzia Łódź
Konderria Łódźki
Alkatea Hanna Zdanowska
Herritarra Lodziar
Koordenatuak

51°45′N 19°28′E / 51.750°N 19.467°E / 51.750; 19.467Koordenatuak: 51°45′N 19°28′E / 51.750°N 19.467°E / 51.750; 19.467

Map of Poland - Lodz.PNG

Eremua 294 km²
Garaiera 162
Posta kodea 90-001 - 94-201
Biztanleria 776,297 bizt. (2004)
Dentsitatea 2,64 bizt./km²
Sorrera 1330
Telefono aurrizkia (+48) 42
http://www.lodz.pl


Łódź Poloniako udalerria da, 776.000 biztanle dituena. Lodzeko voivoderriko hiriburua da eta Varsoviatik 135 kilometrora dago. Hiriko armarria txalupa baten irudia da, Łódźen esanahia txalupa delarik.

Lawczka Tuwima

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Łódźi buruzko lehen aipamenak 1332. urtekoak dira, bertan Włocławek-ko apezpikuei Łodziako herrixkaren erregistroak ematen zaizkien. 1423. urtean Władysław II Jagiełło(Ladislao II) Poloniako erregeak hiri tituloa eman zion. 1793 urte arte Łódź nekazaritza gune txiki bat izan zen, 800 biztanle ingurukoa. Baina urte hartan, Poloniako bigarren zatiketa dela eta Prusiaren menpe geratu zen Lodsch izenez. Beranduago 1806an Napoleon Iak sortutako Varsoviako dukerrira batu zen. 1815. urtean Errusia izatea pasa zen.

Industria garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820. urtean Stanisław Staszicek Łódźeko herri txikia ehungintza gune handia bihurtzeko plangintza burutu zuen, Alemaniatik etorritako imigrazioari gune berdeak, hauek industria eta etxebizitzak bilakatzeko eskainiz. Europa guztitik etorri zen jendea industria hiri berrira, hala ere, hiru herri nagusi nabarmentzen ziren, Germaniarrak, Polakoak eta Judutarrak.

1850. urtean Polonia eta Errusia arteko muga deuseztatu zien, hiriari indar handiagoa emanez. Poloniako bigarren hiria bilakatu zen eta 1865an Varsoviarako trenbide sare berria eraiki zen, aurrerago Varsovia-Viena lotuko zituena. Esan daiteke hiriak 1870 - 1890 urte bitartean izan zuela potere handiena.

1892. urtean industria gune gehienak itxi zituen greba bat burutu zen, mugimendu sozialistaren erdigunea bilakatu zen Łódź. 1905. urtean Errusiako Iraultzan 300 langile zendu ziren.

Lehen mundu gerrak eragindako krisiaz aparte, hiriak hazten jarraitu zuen 1914 arte. Ordurako industria gune oso garrantzitsua bilakatu zen biztanleria dentsitate oso altuarekin (13,280 biztanle metro karratuko). Lehen mundu gerran, Łódź Alemaniaren parte zen, baina 1918an guda amaitu ondoren Poloniak independentzia aldarrikatu zuen, Alemaniako armadak desarmea burutu zuelarik. Łódźek biztanleriaren %40a galdu zuen gudaosteko egoera eta germaniarren emigrazioagatik.

Bi mundu gerren arteko garaian Poloniak arazoak izan zituen alde batetik, Alemaniarekin aduanak berriro ezarri zireko eta bestetik Errusiako iraultzaren ondoren ekialdeko merkatua ere galdu zuelako.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939ko azaroan Łódź Hirugarren Reicharen menpe geratu zen. Litzmannstadt izena hartu zuen nazien jeneral baten ohorez. Hala eta guztiz ere, Alemaniar jatorriko jende askok ez zuten onartu eta Alemaniako Gobernuak erbesteratu egin zituen. Beste Poloniako hiri askotan bezala Łódźen ere ghettoa sortu zuten agintari naziek. 200000 judu inguru izan ziren gatibu bertan. Pertsona hauek armada naziarentzat zuen balioagatik, ghetto honek gehien biziraun zuen, amaieran 1944. urtean ghettoa ixtean 900 pertsona geratzen ziren soilik.

1945. urtea ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945. urtean 300 000 biztanle zituen Łódźek. Hala ere, gudaostean garapen handia izan zuen hiriak, Varsovia hiriburuak gerra garaian jasandako kalteengatik Poloniako gobernua Łódźera aldatu zuten. 1948. urtean Varsoviaren berreraikuntza hasi zen, hiriburua berriro aldatu zelarik. Komunismo garaian berriro ere industria gune handia bilakatu zen. 90. hamarkadan aldiz, sistema ekonomikoaren aldaketarekin ezegonkortasuna nagusi zen langabezi tasa altuak izan zituelarik.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piotrkowska kalea
Filharmonia Łódzka - Łódźeko filarmonika

Piotrkowska da Łódźeko kalerik luzeena eta garrantzitsuena. Lau kilometro inguru ditu, europako kalerik luzeena delarik. Piotrkowka kalearen iparraldean Manufaktura merkatal zentrua aurkitzen da. Bi gune hauetan hiriko denda, taberna, diskoteka etab. gehienak aurki daitezke.

Łódźen inguruan mendi edo ibairik ez dagoen arren, baditu hainbat parke, Łagiewniki esaterako, parke botaniko bat eta zooa. Poloniako Arte Modernoaren museo garrantzitsuenetakoa, Muzeum Sztuki Więckowskiego kalean, dago. Poloniako artista moderno garrantzitsuenen erakusketak bertan ikus daitezke.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990. urtea aurretik ehungintza izan zen Łódźeko diru iturri nagusia. 1840 urtean 13 000 biztanletik 500 000 biztanle baina gehiago izatera pasa zen 1913an. Lehen mundu gerra baina lehen, industria gune garrantzitsua izan zen mundu mailan, biztanle dentsitate handia zuelarik, 13 280 biztanle/km2. 1900 eta 1991 urteetan beherakada handia jasan zuen industriak, enpresa garrantzitsuenak desagertu zirelarik. Hala eta guztiz ere, ehungintza industria txiki asko dago Rusia eta Sobiet Batasunean izandako hainbat herrialdeetara esportazioak egiten direlarik.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Łódźeko eskola politeknikoaren erretoretza

Łódźeko unibertsitate nagusienak hauek dira:

  • Łódźeko Unibertsitatea (Uniwersytet Łódzki)
  • Łódźeko Unibertsitate Politeknikoa (Politechnika Łódzka)
  • Łódźeko Medikuntza Unibertsitatea (Uniwersytet Medyczny w Łodzi)
  • Łódźeko Zine Eskola (Państwowa Wyższa Szkoła Filmowa, Telewizyjna i Teatralna w Łodzi)

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Widzew Łódź - Gizonezkoen futbol taldea 1910. urtean sortua. Poloniako ligak: 1981, 1982, 1996, 1997 urteetan. Poloniako kopa: 1985. Poloniako superkopa: 1996an. Bigarren mailan dabil jokatzen (2009/2010).
  • ŁKS Łódź - Gizonezkoen futbol taldea 1908. urtean sortua. Poloniako ligak: 1958, 1998 urteetan. Poloniako kopa 1957 urtean. Bigarren mailan dabil jokatzen (2009/2010).
  • ŁKS Lotto Łódź - Emakumezkoen saskibaloi taldea.
  • KS Społem Łódź - Txirrindularitza taldea.
  • Budowlani Łódź - Gizonezkoen rugby taldea. Liga 2007. urtean.

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Łódź