Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian
AlicesAdventuresInWonderlandTitlePage.jpg

Lehenengo edizioaren azala

Egilea Lewis Carroll (1865)
Generoa Fikzioa
Datuak
Jatorrizko izenburua Alice's Adventures in Wonderland
Urtea 1865eko azaroaren 26
Argitaratzailea Macmillan (1865eko azaroaren 26)
Herrialdea  Erresuma Batua
Euskaraz
Izenburua Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian
Itzultzailea Manu Lopez Gaseni
Argitaratzailea Pamiela (1992)
Orrialdeak 130
ISBN ISBN 978-84-7681-092-7

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian (Alice's Adventures in Wonderland), Charles Lutwidge Dodgson (Lewis Carroll) idazle ingelesaren idazlana da. Dodgsonen adiskideei, heziketa ingelesari eta garaiko gai politikoei egindako aipamen satirikoez beteta dago liburua. Istorioak deskribatzen duen Lurralde Miresgarria logikazko jokoek sortzen dute. Horregatik, liburuak arrakasta izan du hainbat alorretan: umeen edo matematikarien artean, baita psikonauten artean ere.

Idazlan honetan Carrollen pertsonaiarik ospetsuenetariko batzuk agertzen dira: Untxi Zuria, Sonbrailugilea, Cheshire Katua, Martxoko Erbia, Beldarra edo Bihotzetako Erregina. Beste pertsonaia ospetsu batzuk, jatorrizkoak edo folkloretik hartutakoak, Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena liburuan agertzen dira: Tweedledum eta Tweedledee, Humpty Dumpty edo Jabberwocky.

1865eko lehen argitalpenaren 23 kopia bakarrik gorde dira. Horietako 17 liburutegietan daude; besteak, esku pribatuetan. Liburu honek 1871an izan zuen bere bigarren zatia, ezezagunagoa, Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena (Through the Looking-Glass, and What Alice Found There) izenekoa. Zinemako egokitzapen batzuek bi liburuetako elementuak nahasten dituzte.


Liburuaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlanaren faksimilea, Carroll beraren marrazki batekin.

Liburuan agertzen den istorioak hiru arotan mamitu zen. Lehena eta garrantzitsuena 1862ko uztailaren 4an hasi zen, Tamesis ibaitik egindako txango batean. Lewis Carroll Robinson Duckworth apaizarekin eta Liddelltar hiru ahizpekin (Lorina, hamahiru urtekoa; Alice, hamar urtekoa; eta Edith, zortzi urtekoa) egon zen txangoan. Folly zubian, Oxfordetik Ingalaterra hurbil, hasi zuten txangoa eta zortzi kilometro bete zituzten Godstoweraino, Christ Churchera berriro itzultzeko. Udako beroa hain gogorra zenez gero, ibaiertzean gelditu ziren, zuhaitz batzuen gerizpean. Denbora-pasa moduan, Dodgsonek istorio batzuk azaldu zizkien neskatilei, "Aliceren lurpeko abenturak" izendatu zituenak. Istoriak asko gustatu zitaizkien ahizpei, Aliceri batez ere.

Bigarren aroa Dodgson istorio horiek idazten hasi zenean gauzatu zen. Erabaki hori hartu zuen ahizpen ekinez. Dodgson ez zen hasi idazten txangoaren egunean bertan. Bere egunkarian agertzen denez, azaroaren 13an, lau hilabete geroago, hasi zen.

1863ko otsailean amaitu zuen, eta zuzenean hasi zen marrazkiak egiten, zeinak 1864an amaitu zituen. Azken orrialdean Aliceren erretratu obalatu bat erantsi zuen. Alicek azaroan jaso zuen eskuizkribua, zeina 1886an argitaratu zen, faksimile moduan.

Argitaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken aroa eskuizkributik behin betiko bertsioa artekoa da. Dodgsonen egunkariaren arabera, 1863ko maiatzaren 9an lagun batzuek eskatu zioten eskuizkribua argitaratzea. Dodgsoni ideia gustatu zitzaion eta istorioa berridazten hasi zen. Dodgsonek bi kapitulu gehitu zituen: Zerria eta piperbeltza eta Tealdi eroa. Halaber, asko luzatu zituen Nork lapurtu zituen tartak? eta Aliceren aitorpena kapituluak, zeinek hiru orrialde bakarrik zituzten eskuizkribuan.

Eskuizkribuko marrazkiak eskuz eta lumaz eginda zeuden. Argitaratzeko, Carroll saiatu zen egurrez egiten marrazkiak. Hala ere, ikusi zuen horrek denbora luzea eskatuko ziola. Beraz, marrazkilari profesional bat bilatzeari ekin zion. Azkenean, John Tenniel aukeratu zuen.

1864ko apirilean, Dodgson eta Tenniel harremanetan jarri ziren eta Tennielek hogeita hamalau marrazki egitea onartu zuen (azkenean, berrogeita bi izan ziren). Dodgsonek Mary Hilton Badcock neskatilaren argazkia eman zion, modelo moduan erabiltzeko. Nahiz eta Aliceren pertsonaiak Alice Liddell neskarengan eduki oinarri, bere itxura Badcock neskarengan oinarrituta omen dago (Badcocken argazkia [1] estekan dago ikusgai). Tenniel marrazkiak egiten ari zen bitartean, Dodgsonek pentsatu zuen jatorrizko izenburua eskolako liburuenak bezalakoa zela, mineralei buruzko liburuenak bezalakoa, hain zuzen. Dodgsonek hainbat izenburu berri asmatu zituen, hala nola, Aliceren urrezko ordua, Alice elfoen artean, Alice intxisuen artean edo konbinazio batzuk: Aliceren ordua…, Aliceren ekintzak…, “Aliceren abenturak… zatiak …elfoen lurraldean edo …Lurralde Miresgarrian zatiekin. Azkenean, "Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian" izenburua onartu zuen. John Tennielek 1865eko maiatzean entregatu zituen marrazkiak eta maiatzaren 24an argitaratu zen liburua. Argitaletxea Macmillan and Co. izan zen eta bi mila ale inprimatu ziren. Dodgsonek berrogeita hamar ale eskatu zituen berarentzat. Hala ere, Tenniel ez zen ados egon inprimaketekin; beraz, liburua ez zen saldu Ingalaterran, bazik eta Appleton argitaldari estatubatuarrari saldu. Honek, azala aldatu zuen eta lehen argitalpen estatubatuarra atera zuen. Ingalaterran, Macmillanek beste argitalpen bat prestatu zuen, zeina 1865ko udazkenean agertu zen, nahiz eta "1866" data eduki. Argitalpen berriaren ale berezi bat (bitela zuriduna) eskatu zuen Dodgsonek Alice Liddelli oparitzeko. Liburuak arrakasta handia lortu zuen denbora gutxian. 1890ean, Dodgsonek Aliceren beste bertsio bat argitaratu zuen, "Alice umeentzat" ("The nursery Alice") izenekoa, bost urte baino gutxiagoko umeei zuzenduta.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istorioa hasi baino lehen, Lewis Carrollek olerki bat erantsi zuen, liburuaren sorrerari buruz. Olerkiaren zazpi bertsoetan txangoa eta nola hiru Liddelltar ahizpek (Prima, Secunda eta Tertia) eskatu zioten istorio bat kontatzea gogoratzen zuen. Azken bertsoa Alice Liddelli egindako aipamen argia da..

I. Kapitulua: Untxi gordelekuan barrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Tennielek egindako lehen marrazkia idazlan honetarako (Untxi Zuria). Lehen kapituluan agertzen da.

Istorioa Alice izeneko neskatila baten irudiarekin hasten da. Bere ahizparen ondoan dago eserita lorategian, aspertuta. Ahizpak liburu bat irakurtzen ari zen, "ez marrazkirik ezta elkarrizketarik ere" ez zuena. Bapatean Untxi Zuria agertu zen, jaka eta txalekoa jantzita (Idazlan osoan letra larria erabiltzen da animaliekin -Dodoa, Sagua, Ahatea etab.-, argi uzteko horiek direla izen propioak). Alicek erabaki zuen horri jarratitzea bere untxilekuraino. Untxilekua tunel izugarri luzea da eta Alice denbora luzean dago jaisten (astia du bere katuari buruzko pentsamenduak izateko). Erorketa amaitzean, minik hartu gabe, Alice konturatu zen Untxi Zuria desagertu zela. Hala ere, «EDAN NAZAZU» idatzita zuen botila txiki bat aurkitu zuen. Alicek edan zuen eta txikitu zen hogeita bost zentrimetro neurtu arte. Jarraian, Alice saiatu zen ate txiki bat irekitzen. Beste aldean lorategi eder bat zegoen, baina giltza mahai batean zegoenez gero, Alicek ezin zuen hartu. Bere ohiko garaiera berreskuratzeko «JAN NAZAZU» idatzit duen pastel zati bat jan zuen.

II. Kapitulua: Malko-urmaela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel zatiak itxaron zuen eragina izan zuen eta Alicek bi metro gehiago luzatu zen. Beraz, giltza hartu ahal izan zuen, baina luzatzen jarraitu zuenez gero, sabaiarekin topo egin zuen eta ezin izan zuen ate txikia ireki. Untxi Zuria berriro pasatu zen Aliceren aurretik eta haizemaile bat erori zitzaion. Alicek haizemaile hori erabili zuen freskatzeko eta, majikoa zenez gero, berriro txikitzen hasi zen, haizemailea bota zuen arte, prozesua eteteko. Malkozko urmaela itsaso bihurtu zen eta Alicek igeri behar izan zuen. Bere ondoan sagu bat pasatu zen igeri egiten eta Alice saiatu zen berarekin mintzatzen. Saguak itsasertzera gidatu zuen. Ibilbidean Alicek beste animalia batzuk ikusi zituen (Ahatea, Dodoa, Arranokumea eta Loroa).

III. Kapitulua: Batzorde lasterketa eta buztan-ipuin luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice eta animaliak lehorrera heldu ziren eta Dodoak lasterketa bat antolatu zuen denak lehortzeko. Lasterketak ez zuen araurik ezta iraupen zehatzik ere, zirkulutan korrika egin izan ezik. Dodoak irabazle izendatu zituen guztiak eta Alicek sariak banatu behar zituela erabaki zuen. Alicek gozoki batzuk aurkitu zituen patrikan eta denen artean banatu zituen. Bere saria ditare bat izan zen, patrikan ere zegoena, eta Dodoari eman zion, honek berari berriro emateko. Geroago, Saguak ipuin bat kontatu zuen, non azaldu baitzen zergatik zien gorrotoa txakur eta katuei. Hala ere, Alicek Dina bere katua aipatu zuen, baita saguak harrapatzeko trebetasuna ere, eta animaliak nekarazi zituen eta alde egin zuten.

IV. Kapitulua: Untxiak Bill txikia igortzen du[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alicek Untxi Zuria ikusi zuen berriro bere haizemailea bilatzen. Alice ikusi zuenean, Mary Ann bere neskamearekin nahasten du. Beraz, haizemailea bilatzeko haren etxera joateko agindu zuen. Alicek agindua bete zuen. Etxean sartu, goiko logela batera joan eta haizemailea eta botila bat aurkitu zituen. Alicek edan zuen eta, berriro, hazi zen eta logelan trabatuta geratu zen. Untxi Zuriak beso erraldoi bat lehiotik ateratzen ikustean, laguntza eskatzera joan zen. Kanpoan bildu zen jendeak etxea erretzea proposatu zuen. Azkenean, jendeak ogi txiki majiko batzuk bota zituen lehioan barrena. Alicek jan zituen eta txikitu zen. Etxetik atera zen eta baso batean sartu zen, perretxiko erraldoi baten aurrean gelditzen.

Alice par John Tenniel 03.png Alice par John Tenniel 08.png Alice par John Tenniel 10.png Alice par John Tenniel 11.png
I. eta IV. arteko Kapituluen marrazki batzuk: Untxi gordelekutik erorita, Alice ate txiki bat aurkitzen; Alice igeri egiten eta Sagua aurkitzen; Sagua bere “buztan-ipuina” kontatzen; Alice Untxi Zuriaren etxean trabatuta

V. Kapitulua: Beldarraren aholkua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alicek erretzen ari zen beldar bat aurkitu zuen perretxikoaren gainean. Beldarrak galdetzen dio Aliceri bere nortasunari buruz. Alicek ezin zion zehazki erantzun, hainbeste aldiz tamaina aldatu eta gero, ez zekielako oso ondo nor zen. Eztabaidatu eta gero, Alicek Beldarrari esan zion bere hiru hazbeteko altuera oso kaskarra zela. Beldarra haserretu eta joan egin zen, horixe zelako bere altuera, baina, joan baino lehen, Aliceri azaldu zion perretxikoaren alde bateko zati bat jaten bazuen haziko zela, eta beste aldekoa jaten bazuen txikituko zela. Alicek ez zekienez zein alde zen gauza bakoitza egiten zuena, bi zati moztu zituen eta batzuetan haginka egin zuen bietatik nahi zuen altuera lortu arte. Azkenean, etxetxo bat ikusi zuen eta hara joan zen.

VI. Kapitulua: Zerria eta piperbeltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxetxora joan baino lehen, arrain-burua zuen lekaio bat agertu zen basoan. Arrain-lekaioak atean jo zuen tea igel-burua zuen beste lekaio bat agertu zen. Alicek zera entzun zuen: arrain-lekaioak Bihotzetako Erreginaren gonbidapena ekartzen ziola Dukesari, etxeko jabea zena, kroketean jolasteko. Jarraian, Arrain-lekaioa joan zen eta Igel-lekaioa eserita geratu zen etxetik kanpo. Honek atea ireki nahi ez zionez, Alicek berak zabaldu zuen atea eta sartu zen.

piperbeltz gehiegi zuen zopa prestatzen ari baitzen. Zoruan katu irrifartsu bat zegoen, Dukesak Cheshire Katua deitu ziona. Dukesak Aliceri utzi zion umetxoa eta joan egin zen kroketean jolastera. Alice kulunkatzen hasi zenean umetxoa txerri bihurtzen hasi zen. Gero, Alice etxetik irten zen eta txerritxoa askatu zuen. Basoan Alicek Cheshire Katua aurkitu zuen eta honek gonbidatu zuen Sonbrailugilea edo Martxoko Erbia bisitatzera. Alicek azken honen etxera joatea erabaki zuen.

VII. Kapitulua: Tealdi eroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice Martxoko Erbiaren etxera heldu eta hau, Sonbrailugilea eta Muxarra ikusi zituen tea hartzen. Alice haiekin batu eta mintzatzen hasi zen. Mahaikideek igarkizun batzuk egin eta Alice nahastu zuten, logika falta dela eta. Azkenean, Alicek alde egin zuen, guztiz konbentzituta bere bizitza osoko "tealdirik zozoenean" egon zela. Jarrian, zuhaitz batean atetxo bat aurkitu zuen eta kroketeko lorategira heldu zen.

VIII. Kapitulua: Erreginaren kroket-zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice bere flamenkoa menderatzen saiatuz, kroketean jolasteko.

Bihotzetako errege-erreginak, baita euren menpekoak ere, karta ingelesak ziren. Lorategian Alicek hiru lorazain aurkitu zituen, arrosondo bat margotzen ari zirelarik, arrosondo zuria landatu zutelako, gorria landatu beharrean. Errege-erreginak eta segizioa handik igaro ziren eta Bihotzetako Erreginak, okerra sumatzean, lorazainei burua mozteko agindua eman zuen. Hori saihesteko, Alicek lorazainak ezkutatu zituen. Gero, Bihotzetako Erreginak Alice gonbidatu zuen kroketean jolastera. Alice segiziora batu zen eta Untxi Zuria ikusi zuen bere ondoan. Hau oso urduri zegoen eta Aliceri jakinarazi zion Dukesa atxilotu zutela berandu heltzeagatik jolasera. Jolasa oso berezia zen: ez zen bola, mailu edo uztairik erabiltzen, baizik eta kirikinoak, flamenkoak eta kartak berak. Ordenarik gabe jolasten ziren denak eta etengabe eztabaidatzen zuten. Halaber, kirikinoek alde egiten zuten aukera izan bezain laster eta Bihotzetako Erreginak denei burua mozteko agindua ematen zuen. Berriro, Cheshire Katuaren burua agertu zen eta Alice berarekin mintzatzen hasi zen. Erreginak, beti bezala, katuari burua mozteko agindu zuen, baina borreroak ez zuen zer egin jakin, burua bakarrik baitzuen agerian katuak. Alicek proposatu zuen Dukesari deitzea, katuaren jabea baitzen. Erreginak Dukesa askatzeko agindua eman zuen, baina hau lorategira heldu zenean katua berriro desagertua zen.

Alice par John Tenniel 15.png Illustration d'origine (1865), par John Tenniel du roman de Lewis Carroll, Alice au pays des merveilles.png Alice par John Tenniel 27.png Alice par John Tenniel 28.png
V. eta VIII. arteko Kapituluen marrazki batzuk: Alice Beldarrarekin eztabaidatzen; Arrain-lekaioa eta Igel-lekaioa; Sonbrailugilea eta Martxoko Erbia Muxarra sartzen teontzian; kroket-zelaian zegoen arrosondoa.

IX. Kapitulua: Sasi-dortokaren istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice eta Dukesa adiskidetsuki mintzatu ziren, ezagutu ziren aldian kontrakoa izan arren. Alice sumatu zuen Dukesa oso itsusia zela. Gero Bihotzetako Erregina agertu zen eta Dukesa haizatu zuen. Erreginak Alice eraman zuen Grifo batengana eta honi eskatu zion Sasi-dortokarengana eramateko Alice, honen istorioa entzuteko. Grifoak hori egin zuen.

X. Kapitulua: Abakandoaren kontradantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasi-dortokak itsas hondoko abakandoen dantzari buruzko abesti bat kantatu zuen. Alicek, bere aldetik, bere abenturak kontatu zituen. Grifoak eta Sasi-dortokak istorioa entzun zuten, Beldarrarekiko topaketa entzun arte. Biek oso arrarotzat jo zuten istorioa. Sasi-dortolal dortoka-zopari buruzko abesti bat kantatu zuen gero, baina epaiketaren hasiera jakinarazten zuen oihu urrun batek eten zion abestia. Grifoak Alice eraman zuen epaiketara.

XI. Kapitulua: Nork lapurtu zituen tartak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untxi Zuria, gorteko heraldo bezala jantzita.

Alice epaiketara heltzean, animalien epaimahaia osatuta dagoela ikusi zuen, errege-erreginen aurrean. Epaitua bihotzetako txota eta Untxi Zuriak gorteko heraldorena egiten zuen. Salaketa erreginaren tartak jatea zen. Sonbrailugilea izan zen lehen lekukoa. Bere lekukotasuna erregerekiko eztabaida bihurtu zuen, erregea oso interesatuta zegoelako Sonbrailugilea edaten ari zen tean eta kapelan zegoen etiketan (etiketan salneurria agertzen zen: hamar txelin eta sei penike, John Tennielen marrazkiaren arabera). Momentu horretan Alice hazten hasi zen bat-batean eta Untxi Zuriak deitu zion hurrengo lekuko moduan.

XII. Kapitulua: Aliceren aitorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alice, berriro hazi dela eta bere betiko tamaina berreskuratu duela ahaztuta, zutitu zen eta bere inguruan zegoen guztia bota zuen. Erregeak galdetu zion zer zekien arazoari buruz eta Alicek ez zekiela ezer erantzun zuen. Untxi Zuriak azken froga irakurri zuen: sinadurarik gabeko gutun bat, non azaltzen baitzen tartak euren jabeari itzuli zitzaizkiola. Izan ere, tarta guztiak mahai gainean zeuden. Hala ere, Bihotzetako Erreginak epaia eman nahi izan zuen, epaimahaikideen iritzia entzun gabe. Alicek protesta egin zuen eta erreginak burua mozteko agindua eman zuen. Kartak Alicerengana oldartzen zirenean, Alice bere ahizparen altzoan itzuli zen, bat-batean.

Beraz, loak hartu zuen Alice eta, amets fantastiko bat izan eta gero, esnatu zen, hosto batzuk bere aurpegira jaustean. Alicek bere ametsa azaldu zion ahizpari eta arratsaldeko tea hartzera joan zen. Ahizpa zuhaizpean geratu zen, Aliceren istorioa hausnartzen.

De Alice's Abenteuer im Wunderland Carroll pic 32.jpg De Alice's Abenteuer im Wunderland Carroll pic 35.jpg De Alice's Abenteuer im Wunderland Carroll pic 38.jpg De Alice's Abenteuer im Wunderland Carroll pic 40.jpg
IX. eta XII. arteko Kapituluen marrazki batzuk: Alice Dukesarekin mintzatzen; Alice eta Grifoa Sasi-dortokaren abestia etzuten; Sonbrailugilea auzitegira deitua, lekuko moduan; Alice dena botatzen, epaiketan zutitzen denean bere lekukotasuna emateko.

Eragina kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honek antzerki-lan, ballet eta opera asko iradoki ditu. Alicek eta beste pertsonaiek abesti batzuk ere iradoki dituzte, hala nola, The Beatles, Tom Waits eta Tom Pettyren batzuk. 1969an, Salvador Dalík hamahiru marrazki egin zituen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuan oinarrituta. Alicek idazlan asko ere iradoki ditu. Haien artean, nabarmena da Finnegans Wake eleberria, James Joyce idazle irlandarrak 1939an argitaratua.

Zinemarako egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903tik, Cecil Hepworthek lehen aldiz zinemaratu zuenetik, hamar aldiz baino gehiagotan zinemaratu da. Ezagunena Walt Disneyk 1951n egindako egokitzapena da. Filme honek Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian eta Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena eleberrien elementuak nahasten ditu, nahiz eta izena Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian izan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian Aldatu lotura Wikidatan