Salvador Dalí

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Salvador Dalí

Salvador Domingo Felipe Jacinto Dalí Doménech (Figueres, Katalunia, 1904ko maiatzaren 111989ko urtarrilaren 23a) margolaria, eskultorea, diseinatzailea, idazlea eta zinemagilea izan zen.

Madrilen eta Parisen ikasi zuen, Luis Buñuel, Federico García Lorca, André Breton eta Pablo Picasso moduko egileak ezagutu zituen.

Surrealismoaren jenio handienetarikoa izan zen.

Bizitza eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urterekin pinturarekin lehenengo harremanak eduki zituen. Urte gutxira ama hil zitzaion. Amaren heriotza beti izan zuen gomutan.

Goi mailako heziketa jasotzera Madrilera joan zen, baina ikasketak ez zituen bukatu, bertatik bota egin zutelako. Botatzeko arrazoietako bat, beste ikasleek baino gehiago zekiela esatea izan zen. Hori dela eta, Parisera joan zen, bertan irakasle ospetsuenekin harremanetan hasi zen, gainera artista klasikoen eragina eduki zuen. Garai honetan, sudurpeko edo bibote luzea hasi zen uzten. Hau izan zen bere ezaugarri ezagunetako bat. Dalik film batzuetan parte hartu zuen eta denek surrealismoarekin lotura zeukaten.

Lehenengo urteetan famatu egin zen, horregatik margo asko saldu zituen.

1940an, Dali eta bere emaztea Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren, Europan Bigarren Mundu Gerra zegoelako.

Dali (ezkerrean), surrealismoko beste artista batekin, Parisen, 1934ko ekainak 16.Carl Van Vechtenen argazkia.

New York-en, Bosgarren Hiribidean (Fith Avenue) Dalik biltegi bat dekoratu zuen, baina bere baimen gabe, biltegiko jabeak aldaketak egin zituen. Hori dela eta, Dalik erakusleihoa apurtu zuen eta poliziek Dali atxilotu zuten. Epaileak aske utzi zuen. Izan ere, epaileak egile-eskubideak defendatzen zegoela hartu zuen irizpide.

1949tik aurrera, Dali Katalunian bizi izan zen. Horregatik, Dalik surrealismo beste artistekin arazoak eduki zituen, lagunek ez baitzuten ulertzen zelan Dalik Espainiako diktaduran bizi ahal zen. Apurka-apurka, Dalik katolizismoa hartu zuen bere erlijiotzat. Erlijioarekiko aldaketan, Hiroshimako lehergailua eta garai nuklearraren hasierak eragina eduki zuten.

1960tik 1974ra bitartean, Dali-k bere etxean Figueresen antzokia eta museoa eraiki zituen. Garai honetan, Dali pertsona ezaguna zen eta gauza ezberdinak egiten zituen. Horri lotuta, 1968. urtean Dalik telebistan txokolate baten iragarkia egin zuen. Hurrengo urtean, Chupa Chups markaren irudia diseinatu zuen, bai eta Eurovisionen publizitate kanpainan parte hartu ere. 1980an Dali eta emaztearen egoera fisikoa ez zen ona. Dalik Parkinson gaixotasuna pairatu zuen. 1982an, Joan Karlos I.a erregeak Dali Púbolgo markes izendatu zuen. Horren ondorioz, Dalik erregearentzat azkeneko margoa egin zuen, “Cabeza de Europa” izenekoa. Urte berean, emaztea hil zen. Gainera, Dalik bere buruaz beste egin nahi izan zuen, baina ez zuen lortu. Horregatik, etxe aldaketa egin zuen; Figuerestik Púbol gaztelura joan zen, baina etxe honetan ere istripu bat eduki zuen, bere logelak sua hartu zuen, nahiz eta Dali bizirik irten zen. Guzti honen ondorioz, Dali Figueresko etxera itzuli zen. Badirudi azkeneko urteetako margoak Dalirenak ez izatea. Izan ere, zaintzaileek Dali margo zuriak sinatzera behartu zuten susmoa dago.

Dalí 1972an.

1989an, Dali Figueresko etxean musika entzuten hil zen. Gala-Salvador Dali fundazioa Daliren ondare kudeatzailea da.

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Paisaia Figuerasetik urbil (1910)
  • Vilabertran (1913)
  • Jaia Figuerasen (1916)
  • Cadaqueseko bistak Pani mendiaren itzalarekin (1917)
  • Ilunabarreko zaharra (1918)
  • Cadaquesko portua (Gauez) eta autorretratua estudioan (1919)
  • Artistaren aita Llanerko ondartzan eta Portdoguerako bistak (1920)
  • Llanerko lorategia (Cadaques) eta autorretratua (1921)
  • Cabareteko eszena eta amets noktambuloak (1922)
  • Autorretratua gizatasunarekin eta autorretratu kubista La Publicitatekin (1923)
  • Bodegoia ardo botilarekin eta Luis Buñelen erretratua (1924)
  • Neskatoa lehioan (1925)
  • Nire aitaren erretratua (1925)
  • Ogi otzara eta Figueresko gaztea (1926)
  • Komposizioa hiru figurekin (Academia neo-kubista) eta estia odola baino goza da (bere lehen garrantsizko obra surrealista) (1927)
  • Masturbatzaile handia (1929)
  • Gizon ikisezina (1929)
  • Desiraren enigma (1929)
  • Plaser argituak (1929)
  • Paul Eluard-en erretratua (1929)
  • Udaberriaren lehen egunak (1929)
  • Urrezko aroa (1930)
  • Memoriaren persistentzia (bere obrarik ezagunena, erloju bugunak ere izendatua) (1931)
  • Guillermo tell-en zahartzaroa (1931)
  • Guilermo Tell Gradiva (1931)
  • Sex Appeal espektroa (1932)
  • Desira likidoen jaiotza (1932)
  • Ogi antropomorfikoa (1932)
  • Arrautza frijituak platerrean platerra gabe (1932)
  • Emakumezko busto atzerakoia (eskultura teknika mixtoarekin) (1933)
  • Galaren erretratua sorbaldan bi txuleta dituela orekan (1933)
  • Gala lehioan (1933)
  • Vermeer Delften mamua mahai modura erabili daitekeena (1934)
  • Arpari buruzko meditazioa (1932-1934)
  • Abiaduraren impresio bat (1934)
  • Mae West-en erretratoa apartamentu surrealista modura erabili daitekeena (1935)
  • Angelus-en Reministentzia arqueologicoa (1935)
  • Millet eta Heriotzaren Zalduna (1935)
  • Udazkeneko kanibalismoa (1936)
  • Telefono-langosta (1936)
  • Eraikin biguna babarrun egosiekin (1936)
  • Narciso-ren metamorfosia (1937)
  • Beltxargak elefanteak islatzen (1937)
  • Jirafa sutan (1937)
  • Ametsa (1937)
  • Hitleren enigma (1937)
  • Mae West-en ezpainetako sofa (1937)
  • Kanibalismoa udazkenean (1937)
  • Momentu sublimea (1938)
  • Afrikako impresioak (1938)
  • Atleta kosmikoa (1943)
  • Nire emaztea biluzik (1945)
  • Leda atómica (1949)
  • Cabeza Rafaelesque explotando (1951)
  • Galatea de las esferas (1952)
  • Crucifixión (1954)
  • Descubrimiento de América (1955)
  • La Toile Daligram (1972)
  • Dalí pintando a Gala por detrás (1973)

Eskultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagunenak:

  • Emakume jirafa (1973)
  • Aingeru grailea (1976)
  • Perseo, Benvenuto Celliniri omenajea (1976)
  • Alizia marabilen munduan (1977)
  • Tepsicoreri omenaia, dantzaren musa (1977)
  • Newton surrealista (1977)
  • Denboraren perfila (1977)
  • Denboraren dantza (seriea) (1979)
  • Denbora Zaldian ibiltzen (1980)
  • Elefante berezia (1980)
  • Emakumea sutan (1980)

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere laguna, Federico García Lorcak bultzaturik, literatura sorkuntzan saiatu zen, «eleberri puru» bat egiteari helduta. Egin zuen literatura lan bakarrean, Dalik aristokrata talde bitxi baten intrigak eta amodioak deskribatzen ditu, haien luxuzko bizimodu sofistikatuarekin, 1930eko hamarkada azalduz.

Museografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daliren obren bilduma nagusia Dali Antzerki Museoan (Figueres, Katalunia) dago. Bigarrena bildumarik handiena Salvador Dali Museum delakoan dago, Ameriketako Estatu Batuetako Saint Petersburg herrian (Florida), han jaso baitzen A. Reynolds Morseren eta haren emaztearen bilduma pribatua. Daliren 1500 pieza inguru ditu. Beste zenbait bilduma nabarmen Reina Sofia Museoa (Madril), Salvador Dali Gallery (California), Espace Dali (Paris) eta Dali Universe (Londres) guneetan dituzte.

Erakusketa bereziena Rikers kartzelan (New York) egin zuten. Gurutziltzaketa baten zirriborro bat, egileak oparitua, 16 urtez ikusgai izan zuten jantokian. Gero, kartzelako bulegoetara eraman zuten, segurtasunagatik. Marrazkia 2003an lapurtu zuten, eta ez da berriro agertu.

Daliren obrak jende kopuru handiak erakartzeko indarra du, hala nola, Pompidou zentroan (Paris) 1979an 840.000 lagun baino gehiago erakarri zituen, eta 2012-2013 denboraldian 790.000 ikusle baino gehiago izan zituen erakusketak, iraun zuen bost hilabetean. Erakusketa hark museo hartako errekorra du; hurrengoa Matisseren erakusketa da (1993koa, 734.896 ikusle); eta hurrengoa Kandinskirena (2009koa, 702.905 ikusle).

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jean-Christophe Averty & Robert Descharnes. Salvador Dali (1970)
  • Carlos Saura. Buñuel eta Salomon erregearen mahaia (2001)
  • Mugarik gabe (Paul Morrison), Robert Pattinson Salvador Dali bezala (2009)
  • Gauerdia Parisen (Woody Allen) Adrien Brody Salvador Dali bezala (2011)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvador Dalí Aldatu lotura Wikidatan