Alien (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:03, 22 urtarrila 2016

Alien 1979ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta beldurrezko estatubatuar filma bat da. Filma honetan antzeztu izan zuten aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Tom Skerritt , Sigourney Weaver, Veronica Cartwright, Harry Dean Stanton, John Hurt, Ian Holm eta Yaphet Kotto.

H. R. Giger suitzar artistak Alien izakia nahiz filma girotua dagoen kokalekua diseinatu zituen, filmari giro berezi eta beldurgarria eman ziolarik.

Filmak mundu mailan sekulako arrakasta izan zuen, zientzia-fikziozko eta beldurrezko zineman kultuzko filma bilakatu zelarik. Ondoren hainat jarraipen izan ditu: Aliens (1986), Alien 3 (1992) eta Alien Resurrection (1997), gainera Predator filmako izakia eta Alien izakiaren arteko borroka islatzen zuten beste bi filma ere zinemaratu ziren, Alien vs. Predator (2004) eta Aliens vs. Predator: Requiem (2007).

2012ko maiatzaren 30an Alien filmaren aurrekaria den Prometheus filma estreinatu zen.

Argumentua

Nostromo espaziontzia Lurrerako itzulera bidaian doala, eskifaiako zazpi bidaiariak euren loaldotik esnatu egiten dira. Espaziontziko Ama ordenagailu zentralak planeta batetik datorren izaki bizidun ezezagun baten transmisio misteriotsu bat somatu du. Espaziontzia komunikazio horren jatorria ikertzeko asmoz planeta ezezagun hartara zuzenduko da.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alien (filma) Aldatu lotura Wikidatan