Alisio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mendebaldeko haizeak (urdinez) eta ekialdekoak (horiz)

Alisioa[1] edo ekialdeko haizeak[2] haize iraunkorra da, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Airea ibar ekuatorialera desplazatzen da gora igotako aire beroak utzitako hutsunea bete asmoz. Lurraren errotazioa dela eta, ordea, ekialde-mendebalde norabidean desbideratuak dira (Coriolis efektua). Norantza nagusiak honakoak dira: ipar-ekialdekoa Ipar Hemisferioan, eta hego-ekialdekoa Hego Hemisferioan. Fenomeno hau Lurraren errotazioaren eraginez sortzen da. Iparralderuntz eta hegoalderuntz, 5°-tik 20°-ra bitartean kokatzen dira.

Haize korronte hauek oso erregularrak dira. Altuera handian, zirkulazioak kontrako norabidea hartzen du kontralisio izena hartuz. Egoera honek Hadley zelulak deitzen diren konbekzio-zelulak sortzen ditu: hau da, haizeen "zirkuitu itxi" antzeko bat.

Sasoiaren arabera, zenbait latitude-gradu mugitu litezke iparralde/hegoaldera, sistema hauek sortzen dituzten presio-gerrikoak bezala.

Alisioak gehienbat ozeano Atlantikoan eta Barean daude garatuta. Indiako ozeanoan aldiz nahasirik aurkitzen dira Asiar kontinentearen gertutasunaren ondorioz.

Alisioen haize-gerrikoen alde batzuetan, sasoi zehatzetan, ekaitz tropikal handiak gerta daitezke: urakanak edo tifoiak deitzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alisio agertzen da Elhuyar] hiztegian, baina Haize aliseo Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegian
  2. Zehazki hiztegian

IKus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.