Ibon Sarasola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ibon Sarasola Errazkin[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko uztailaren 11 - ) euskal idazlea, hizkuntzalaria eta euskaltzaina. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide da. Hiztegigintzan nabarmendu da, hark zuzenduta egin baitira, besteak beste, Euskal Hiztegi Arauemailea, Orotariko Euskal Hiztegia, Euskara Ikaslearen Hiztegia eta Euskal Hiztegia. Koldo Mitxelenaren oinordekotzat jo izan da, harekin lan eginez lexikografian trebatu zelako, hark bezala euskara batuko lexikoa finkatzean eragin handia duelako eta hark bezala bere testuetan ironia darabilelako.[2]

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Nobela

  • Joan eta Ane zigarro bat erretzen (1977, Ustela; 1987, Erein)

[aldatu] Saiakera

  • Euskal literaturaren historia (1971, Lur)
  • Euskal literatura numerotan (1975, Kriselu)
  • Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza (irakurlearentzat gidaria) (1975, Kriselu)
  • Euskal literaturaren gidaliburua (1977, UEU)
  • Euskara batuaren ajeak (1997, Alberdania)

[aldatu] Poesia

  • Poemagintza (1969, Lur)

[aldatu] Antologia

  • Gerraondoko euskal poesiaren antologia. 1945-1964 (1973, Lur)

[aldatu] Hiztegigintza

[aldatu] Erreferentziak

  1. Abizena Sarasola idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Saratsola onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Luis ARANBERRI MENDIZABAL (Amatiño): «Ironiaz ere, maisuaren ildo beretik», Eibarko peoria, 2012-03-16.

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak