Alkalako Ordenamendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordenamiento de Alcalá.
Dokumentuen aurkibidea.
Errege zigiluak.

Alkalako Ordenamendua, Alfontso XI.a Gaztelakoak Alcalá de Henaresen 1348an bildutako gorteetan aldarrikatutako 58 legek osatzen duten taldeari deritzo. Behe Erdi Aroko Gaztelako Koroaren lege korpusaren zati garrantzitsutzat jotzen dira, ordutik, 1505 arte, noiz Toroko legeak aldarrikatu ziren.

Lanak, abokatuen arrakasta suposatu zuen, erromatar joerakoak zirenak, nortzuk, erregeak, monarkiaren boterea gehitzeko zuen interesa ordezkatzen zuten (monarkia autoritario goiztiar bat definitze aldera). Lege sakabanaketaren eta egoera jurisdikzional askoren definizio ezaren ondorioz (tokikoak eta estamentalak), beharrezkoa zen, egoera juridikoa antolatuko zuen araudi bat sortzea.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lege berriak aldarrikatzeaz gain (lege horien disposizioen artean beste uneko kontu batzuk ere agertzen ziren, adibidez, kontratu edo testamentuei buruz), existitzen ziren araudi ezberdinak legezko lehentasun ordena bat ezarri zen. Honela, Alkalan aldarrikatutako legeak aplikatu behar zirela ezarrita geratu zen, bigarrenik, Foru Juzgoa eta oraindik erabiltzen ziren tokiko foruak edo estamentalak, eta, hirugarrenik, Zazpi Partidak deritzon kodea. Azkenik, aipaturiko disposizioei buruzko zalantza edo isiltasuna gertatuz gero, erregearen interpretazioa kontutan hartuko litzateke.

Aplikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkalak ordenamendua, tokiko foruak zituzten lekuetan aplikatzen hasi zen, Sahagun, Cuenca, León edo Gaztelan kasu, pixkana-pixkana, Errege Forua hartzen joango zirenak, hau "eman" zitzaienean.

Baina, erregeak, Behe Erdi Aroko etengabeko matxinada eta gerra zibiletan lur eta pribilegio emate ezberdinak onartuta ikusi nahi zituzten nobleen presioaren aurrean amore eman behar izan zuen, bereziki, bere amama Maria Molinakoaren erregeordetzapean egon zen urte nahaspilatsuetan, oraindik adin txikikoa zenean eta bere aita Fernando IV.a Gaztela eta Leongoa oraindik adin txikikoa zenean.

Nobleek, 1138an, Alfontso VII.a Leongoarekin Najeran izandako aurrekariak argudiatu zituzten, eta, azkenik, pribilegio fiskal eta judizialetaz gozatu ahal izan zuten, aurretik jaurerrikoak ziren lurrak, baldintza batzuetan mantentzea, eta, batez ere, gizonaberats bezala sendotzea, noble boteretsuak, jada, noble zaldunetatik argi ezberdintzen direnak, eta, jakina, baita gainontzeko gizon libreetatitk ere.

Hemendik aurrera, Gaztelako Koroan, argi ezberdinduko dira errege herriko lurrak, erregearen jurisdikziopekoak direnak, eta jaurerrikoak, jaun baten jurisdikziopean (noble laiko edo eklsesiastiko bat).

Alkalako Ordenamenduan aldarrikatutakoa, denbora luzez egon zen indarrean, lege horretan ezarritako ordena, ondoren Aro Modernoko bilketetan bildua, XIX. mendearen amaiera aldera Kode Zibila aldarrikatu zen arte indarrean egon zela kontutan izanda.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]