Fernando IV.a Gaztelakoa
Fernando IV.a Gaztelakoa (Sevilla, 1285eko abenduaren 6a -Jaén, 1312ko apirilaren 7a), deitua (gaztelaniaz: emplazado) ezizenaz ezaguna, Gaztela (1295 - 1312) eta Leongo erregea (1301 - 1312) izan zen[1].
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Antso Ausarta eta Maria Molinakoa zituen gurasoak. Bederatzi urte zituela, aita hil zitzaion eta ama erregeorde bihurtu zen. Garai hartan anarkiak nagusitu zuen Gaztelako Erresuman. 1296tik 1301era Leongo Erresumak independentzia berreskuratu zuen, Joanes I.a Leongoa erregea izanik[2].
Amari esker eta Ávila hiriari esker, babesa lortu zuen eta ihes egitea lortu zuen. Hala ere, errege bihurtzerakoan ez zuen amari eskerrak eman[3].
1309an Gibraltar konkistatu zuen Aragoiko Erresumaren laguntzari esker. Jaén inguruan hil zen, Granadako Erresuma erasotzera zihoanean[4].
Ezkontza eta seme-alabak[aldatu]
1302an Dionisio Portugalgoaren alaba zen Konstanza ezkondu eta hiru seme-alabak izan zituen:
- Leonor (1307-1359), Alfontso IV.a Aragoikoa ezkondu zuena.
- Konstanza (1308-1310)
- Alfontso (1311-1350)
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Tituluak
- ↑ Benavides, Antonio (1860). "Memorias de Don Fernando IV de Castilla", Madril: Imprenta de Don José Rodríguez.
- ↑ González Mínguez, César (1995). "Fernando IV, 1295-1312", Palentzia: La Olmeda. ISBN 84-8173-027-0.
- ↑ Valladares Reguero, Aurelio (1995). «La muerte de los hermanos Carvajales y Fernando IV: fortuna literaria de un tema de ambientación jiennense». Boletín del Instituto de Estudios Giennenses. 157. zbk. 199-247. orr. Jaén: Instituto de Estudios Giennenses. ISSN 0561-3590
Ikus, gainera[aldatu]
| Aurrekoa Antso IV.a Gaztelakoa |
Gaztela eta Leongo erregea 1295 - 1312 |
Ondorengoa Alfontso XI.a Gaztelakoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |