Ama Birjina beltzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uxueko Ama Birjina.
Montserrateko Ama Birjina.

Ama birjina beltzak erlijio katolikoan eta kristautasunean orokorrean Andre Maria aurkezteko era desberdin bat dira. Irudi horiek aurpegiaz beltzak edo beltzaranak. Zergatia oraindik ez da oso ondo argitu. Batzutan horrelako irudiak kandelen kearen ondorioz belztu dira baina beste askotan, jatorriz, kolore hori zuten eta ez zen etnia bat adierazteko.[1]

Hipotesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi hauen jatorrian, antza, herri kristauek bere lehen mendeetan antzinako emakumezkoen ugalkortasun jainkoen elementu ikonografikoak eta atributuak onartu zituzten.[2] Aurpegiak boliez (beltzez margotuta) eginak zituzten eta gurtza Erromatar Inperio berantiarrean hedatu zen; Isis, Zibele eta Artemisa dira horietako batzuk. Hori dela eta, birjina horien adibideak Europa osoan aurki daitezke. Izan ere, Isis, bestetik, jatorri afrikarreko jainkosa izateaz, beltza da irudikapen gehienetan.

Beste egileen ustez, adibidez, Philippe Walter irakaslearen esanetan, irudi beltz horien jatorria zelta izan daiteke. Mitologia horietan maitagarriak eta "sarazinak" izenarekin ezagutzen diren emakume basatiak, birjina beltzekin inguratzen ziren. Tradizioa ebanjelizazioaren ondoren mantenduko zen Europan.

Beste hipotesi da horrelako irudiak Erdi Aroan egin zirela eta, zura izan zen erabilitako gai nagusia. Gai horrek etsai asko ditu: intsektuak, hezetasuna, e.a. Arazoa sahiesteko irudiak betun eta erretxina bereziekin babesten ziren. Dena dela, garai bereetan beste motatako santuak eta irudiak egin ziren, beltzak izan gabe.[3]

Amerikaren kasuan, irudi beltzak konkistatzaileek eraman zituzten.

Irudi ospetsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira eta mundu osoan barreiatuta daude baina batez ere Europan. Adibide batzuk emango ditugu:

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]