Amaia Agirresarobe
Amaia Agirresarobe | |||
---|---|---|---|
2011 - 2015 Barrutia: Bilbo | |||
Bizitza | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alternatiba (alderdia) Euskal Herria Bildu Bildu Amaiur |
Amaia Agirresarobe Etxeberria euskal politikaria da.
Alternatiba alderdiko antolakuntza idazkaria[1] eta bozeramailea izan zen. Euskal Herria Ezkerretik, ezker abertzalearen, Alternatibaren eta Eusko Alkartasunaren akordio estrategikoaren sinatzaileetako bat izan zen Alternatiba alderdia ordezkatuz[2] Gasteizko Europa Jauregian egin zen ekitaldian.
2011ko udal eta foru hauteskundeetan, Bilduren zerrendan joan zen Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai bezala, eta batzarkide izan zen 2011tik 2015era bitartean[3].
2011n Amaiur koalizioaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen[4], eta 2012an, EH Bildu koalizioaren aurkezpen ekitaldian[5].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «Batasuna, EA y Alternatiba apoyarán la huelga general del jueves» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20110117/243514/es/Izquierda-abertzale-EA-Alternatiba-impulsaran-juntos---soberania-cambio-social «Izquierda abertzale, EA y Alternatiba impulsar�n juntos la soberan�a y el cambio social - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ «Juntas Generales de Bizkaia» www.jjggbizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ «Nace Amaiur, la mayor alianza abertzale desde la Transición» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. «'Euskal Herria Bildu', koalizio abertzalearen izen berria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).