Amaia Astobiza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Astobiza

Bizitza
JaiotzaZornotza1974ko abenduaren 19a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Inguma: amaia-astobiza-uriarte

Amaia Astobiza Uriarte[oh 1] (Zornotza, Bizkaia, 1974ko abenduaren 19a) itzultzailea eta ekintzaile feminista da. Besteak beste, Silvia Federiciren lau liburu ekarri ditu ingelesetik euskarara: Soldataren patriarkatua. Marxismoari egindako kritika feministak (Katakrak, 2017), Mundua berriz liluratuz. Feminismoa eta komunen politika (Katakrak, 2019) eta Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria. Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak (Katakrak, 2020).[1] Larruazalaren periferiaz haraindi (Katakrak, 2021).

2024ko Korrikaren Harro herri abestiaren letra idatzi du; Maite Arroitajauregi Mursegok egin du kantuaren konposizioa.[2]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Astobiza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da.Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Astobitza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Amaia Astobiza Uriarte» Katakrak 2017-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. «Abestia» Korrika (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  3. «KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  4. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  5. «https://twitter.com/katakrak54/status/1331342870540939267» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  6. «Larruazalaren periferiaz haraindi - Federici, Silvia; Astobiza Uriarte, Amaia (itz.)» www.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-25). «Sexu-langileen ahotsa lehen lerrotik dakar ‘Puta zikinak’ saiakerak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  8. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Hitzak palmondo - Silvia Federici» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  9. (Gaztelaniaz) Mindegia, Miren. (2023-12-05). «Durangora, maleta bete nobedade» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]