Ambrose Bierce
Wikipedia(e)tik
Estatu Batuetako idazlea (Horse Cave Creeck, Ohio, 1842 - Mexiko, 1914). Estatu Batuetako Banakuntzarako gerran parte hartu ondoren, kazetaritzan jardun zuen San Franciscon, Londresen eta berriro AEBn. E. A. Poeren eta Swiften eragina izan zuen, eta hainbat eleberri labur eta saiakera fantastiko (irri garratzeko eta giro beltzekoak) idatzi zituen. Bierceren umore basa sofistikatuak The Devil´s Dictionary (1906, Gaizkiaren Hiztegia) izenburua duen lanean iritsi zuen bere maila gorena. Mexikon desagertu zen oraino argitu gabeko eran, hango iraultza bertatik ezagutzera joana zelarik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.