Oin (unitatea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oina luzera-unitate bat da, gutxi gora-behera oin baten luzeraren baliokidea, ft (ingelesezko footetik) ikurra duena. Aintzinatik erabilia izan da, eta historian zehar balio ezberdinak izan ditu. Adibidez, Antzinako Erroman erabiltzen zen oinak 29,57 cm neurtzen zituen eta Frantzian erabilitakoak 33 cm inguru. Gaur egun herrialde anglosaxoietan bakarrik erabiltzen da, eta adostutako balioa 1 ft = 30,48 cm da.